Skip to main content

Goierri, Europako Bikaintasun Lekua

European Destionations of Excellence

Goitur eskualdeko turismo garapen agentziak, 2015. urteko EDEN sarien irabazlea izan da. Aurtengo gaia, gastronomia turismoari zuzenduta dago.

 

EDEN, ingelesez «European Destinations of Excellence»-en akronimoa da, Europako Bikaintasun Lekuak, eta Europar Batasuneko garapen iraunkorreko modeloak sustatzen ditu. Proiektua parte hartzen duten nazio bakoitzean lehiaketa bat ospatzen da eta herrialde bakoitzean "Bikaintasun lekua" deritzon eskualde bat aukeratzen da. Leku guztien aukeraketa arduratsu honek, balore, dibertsitate eta ezaugarri komunak dituzten Europako destino turistikoa hauek aukeratzen laguntzen du, EDEN proiektuaren helburu nagusienetako bat. Ekimen honek Europako destino turistiko berrien ikuspena indartzen laguntzen du, saritutako lekuen arteko kontaktu sareak areagotzen laguntzen eta Europan ematen diren jarduera onenak elkarbanatzeko plataforma baten sorreran lagundu du.


Aukeratu diren lekuen ezaugarri nagusiena, ingurugiro, kultura eta gizartearekin duten jasangarritasun konpromisoa da. Sariaren irabazleak Europako destino turistiko emergenteak eta ezezaguna izan ohi dira beti eta Europako 27 herrialde kide nahiz hautagai diren herrialdeetan egon daitezke. EDEN proiektuak, aukeratutako lekuan erabiltzen diren jardute jasangarriak zabaltzen laguntzen du eta eremua bera urte guztian turismorako leku erakargarria bilakatzen laguntzen du. Honekin jende gehien ibiltzen den lekuak arindu nahi dira.

Data

06 Uztaila 2015

Kategoria

Gaurkotasuna

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00