Skip to main content

Goierri eskualdea Fiturrera itzuli da

533609206 640 1

Berriro ere, Goierri eskualdea Fiturren da Euskadiko stand-aren baitan, Madrilen (Ifeman) gaurtik igandera arte ospatuko den azokan. Ohiturari jarraiki ostirala arte azokako ateak profesionalei soilik irekiko zaizkie, asteburuan izango delarik irekiera publikoa.

Badirudi azoka mota hau gainbehera zihoala iragarri zutenek ez dutela asmatu, nazioartean sektoreak izan duen hazkundeari erreparatuz errekorra hautsiko duen azoka aurreikusten baita, non mundu osoan zeharreko 200.000 profesional baino gehiago, 9.500 enpresa eta 165 herrialde eta eskualde jasotzea espero den. Antolatzaileek diotenez, aurten azokako parte hartzea %3 haziko da.

Aurten Euskadiko stand-a hiru ataletan banatzen da: hiriburuak, touring eta gastronomia. Goierrik hiru produktu hauetan du presentzia. Alde batetik, hiriburuei dagokien atalean Donostiako turismo eskaintzaren barne dago Goierri, Donostia Turismoko bazkide baita.

Touring produktuaren baitan (Euskadin barrena ibilbideak eta helmuga turistikoei buruzko informazioa), turismo produktu guztiak ezagutu daitezke: museoak, jatetxeak, ostatuak eta Goierriko esperientziak Goierri-Tolosaldea liburuxka, Goierriko karteloia, eta turismo mapari esker.

Azkenik, Gastronomiako Mahaiaren baitan, interesa duen orok Goierri Gastronomika proiektuari buruzko informazio guztia jaso dezake. Goierri Euskadi Gastronomika gidan barneratua dago, bere baliabide guztiak eskaintzen dituelarik. Gainera, Goierriko turismo produktu guztiak Euskadiko gida ezberdinetan, eta baita Gipuzkoakoetan ere, jasoak daude.

Era berean eta Madriden Goiturrek izango duen agendari dagokionez, «prentsa eta bidaia agentziekin izango ditugun bilerez gain, dio Goiturreko zuzendari den Niko Osinaldek, Euskadiko stand-ean Goierrik parte hartze esanguratsua izango duen produktu turistiko berriak aurkeztuko dira: museo gastronomikoen proiektua, familia-turismoko gida berria, mitologiari buruzko gida berria eta 'Basque Highlands' mapa berria, Basquetourren laguntzaz argitaratua izan dena. Mapa berri hau, Goierri promozionatzeko bideo berriarekin batera, otsailean aurkeztuko ditugu eskualdean», dio.

Berriki EDEN (Europako Bikaintasun Helmuga Turistikoak) sariaren irabazle izan denez, Turespañako Stand-ean Goierri destino turistikoaren aurkezpena egingo da, eta gaur bertan arratsaldeko 4etan ospatuko den ekitaldi honetan Turismoko Estatu Idazkaria izango da mahaiburu.

 

 

Data

13 Abendua 2018

Kategoria

Gaurkotasuna

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00