ARGENTINA-BRASILGO DELEGAZIO BATEN BISITA GOIERRIN

DELEGACIÓN ARGENTINO BRASILEÑA

GARAPEN, Euskadiko garapen agentzien elkarteak koordinatutako bisitak, gure eskualdean tokiko garapen eredua eta eskualdean eragile sozioekonomiko desberdinen arteko antolaketa ezagutzea zuen helburu.

Delegazioa honako pertsonek osatzen zuten:

• Oberá - Argentina - udalerriko alkatea (MR Oberá eta AMGSR-ren ordezkari moduan)

• Mocoretá - Argentina - udalerriko alkatea (MR Centro Sur Correntino-ren ordezkari moduan)

• Cascavel (Paraná Brasil) Elkarte Komertzial eta Industrialeko zuzendaritza taldeko ordezkari bat.

• MACOZZI y Asociados enpresako bi kontsultore.

Goiekiren eraikinean eman zitzaion hasiera bisitari, bertatik Ormaiztegira abiatu ziren IRIZAR S.Coop. enpresako Zuzendari Industrial den Gari Telleriarekin bildu eta IRIZAR Taldearen esperientzia kontatzeko. Ordu eta erdiz aritu ziren kooperatiba industrialen funtzionamenduaren inguruan hizketan eta alkateek harreta handiz parte hartu zuten elkarrizketan. 125 urte dituen eta Brasil hegoaldean, delegazioaren jatorritik oso gertu, filial bat duen enpresaren inguruan goraipamenik ez zen falt izan. Amaiera emateko, ekoizpen prozesu guztia ikusi zuten eta autobus baten ekoizpena ikusi zuten hasieratik amaierara.

Delegazioaren ustetan IRIZAR-en izandako esperientzia harrigarriaren ondoren, Ordizian kokatuta dagoen Goierriko Berritze Gunera abiatu ziren. Bertan, Goiekiko eta Goierri Fundazioko presidente den Felix Urkolak, Goierrira ongietorria eskaini zien.

Jarraian, Goiekiko Zuzendari den Iker Galparsorok, Garapen Agentziak burutzen duen lana azaldu zien, eskualdearen plangintza prozesua eta eskualdeko plan estrategikoaren ejekuzioaren inguruan zituzten zalantzak argituaz. Hala nola, Goierriko eragile sozioekonomiko desberdinen lana koordinatuaz burutzen diren jarduera eta proiektuak azaldu dizkie.

Ondoren, Goierri Fundazioko Zuzendari den Iñaki Zabalok Fundazioa osatzen duten eragileak zein diren eta formazio, ikerketa eta zerbitzuen eskaintzan garatzen dituzten jarduerak azaldu zituen.

Bukatzeko, Goierri Fundazio, Goierri Eskola eta Mondragon Unibertsitatearen instalazioak bisitatu zituzten. 44.000 biztanleko eskualde batek halako azpiegiturak edukitzearekin txundituta azaldu ziren bisitariak.

Eguna borobiltzeko, delegazioak, naturan murgiltzeko paregabea den eta Goierriko Berritze Gunetik 5 minutura dagoen Oiangu parkera ezagutu zuen, bertan gure beste altxorraz disfrutatu ahal izan dute: gastronomiaz.

Data

22 Ekaina 2016

Kategoria

Gaurkotasuna