Zeharkako gaitasunak Goierriko ikastetxeetan

Coach moztuta iloveimg resized

Goierriko eskualdean martxan den Industria Foroaren ekimena eta filosofia Goierriko eskualdean lurralde dinamika berritzailea sortu eta sendotzea da, hau da, Industria eta eskualdeko beste eragile batzuen arteko dinamika bultzatzea. 2014ko irailean, Industria Foroaren baitan, industria garapenaren inguruan garaturiko hausnarketak, eskualde mailan indartu beharreko lan-ildo zehatz bat adostea ekarri zuen: etorkizunean eskualdeko eragile ekonomiko izango direnetan arituko diren pertsonen konpetentzia transbertsalak edota oinarrizko zehar-konpetentziak indartu beharra. Hausnarketaren ondorioz, gaitasun horietako asko bizitzako lehen urteetan garatzen direla (Lehen Hezkuntza edota Bigarren Hezkuntzan) argi geratu zen.

 

Honen ondorioz, eskualde mailako beste hainbat eragilerekin elkarrizketa hastea ekarri zuen eta batez ere, eskualdeko Hezkuntza Zentroak inplikatzeko beharra ikusi zen, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoko Hezkuntza zentroetako irakasle eta ikasleak inplikatzea alegia.

Parte hartzaile guztiek ala adostuta, oinarrizko zehar-konpetentzia hauek garatzeko modua, proiektu bidez landutako prozesuak garatzea dela adosten zuten, hau da, ikasleek gai konkretu baten inguruan lan taldean arituta eta beti ere irakasleak gidatuta, oinarrizko zehar-konpetentziak garatzean datza. Gai hauek, ahal den neurrian, eskualdeko erronka sozio-ekonomikoetan oinarrituko direla adosten da.

Testuingurua hau izanik, ikasturte berri honetan burututako ekintzetako bat Coach formakuntza saioak dira, helburua ikastetxe ezberdinetako irakasle eta orientzaileei Coaching prozesuaren bitartez ikasleei zeharkako gaitasunak helaraztea da, ondorioz ikasleek euren gaitasunak hobetu eta ahalmenak garatuko dituzte etorkizunean dituzten helburuak lortzeko.

Prozesuan parte hartzen ari diren ikastetxeak; Beasaingo Institutua, Goierri Goi Maila Eskola, Jakintza Ikastola, La Salle Ikastetxea, Oianguren Institutua eta San Benito Ikastola dira. Coach prozesua AIN (Asociación de Industrias de Navarra) Elkartearekin lankidetzan izan da.

Data

04 Urria 2017

Kategoria

Gaurkotasuna