Beasaingo Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, Herrilab proiektuaren barruan, Kontziliazio Erantzunkidearen lehenengo esperientzia garatuko du, gaurtik hasita 2023ra arte.
Gaurkotasuna
Gaurkotasuna
Goieki eta Goierri Valley “Made in Goierri” zikloan
Zikloa, honela deitzen dio Lemniskatak, Goierriko zientzia sare herrikoiak, antolatzen dituen hilabete osoko ekintzaz beteriko egitarauei. Martxoko zikloaren izena “Made in Goierri”, etorkizuna sortzen, da eta oraingoan guri tokatu zaigu hitz egiteko testigua hartzea.
Bultzatu etorkizuna, egin Goierri!
Aurtengo urtea oso garrantzitsua da Goiekirentzat, izan ere 25. urteurrena ospatzera goaz. 1993an, eskualdeko udal, enpresa, sindikatu eta beste hainbat eragileren eskutik Goierriko Ekimena sortu zenez gero, eskualdeko egoera sozio-ekonomikoaren garapenerako eragile nagusietako bat bilakatu gara. Gaur egun 19 udalerrik osatzen dute Garapen Agentzia eta lau arlo estrategiko lantzen ditu: Industria, Turismoa, Ekintailetza eta Gizartea eta Ingurumena.
Goiekik, NBF Negozio Berrien Fabrikaren irekierarekin ospatu zuen 25 urteko ibilbidea
Goieki Garapen Agentzia egun hauetan 25. urteurrena ospatzen ari gara eraikin berriaren aurkezpenarekin batera. 25 urte hauetan agente publiko eta pribatuen arteko kolaborazioan oinarritu da Goierriko Garapen Agentzia eta hori izan da arrakastaren giltza. Horren erakusle dira Goitur, Goierriko Turismo Agentzia eta Goierri Valley Aliantza Industriala.
Goierri eskualdea Fiturrera itzuli da
Berriro ere, Goierri eskualdea Fiturren da Euskadiko stand-aren baitan, Madrilen (Ifeman) gaurtik igandera arte ospatuko den azokan. Ohiturari jarraiki ostirala arte azokako ateak profesionalei soilik irekiko zaizkie, asteburuan izango delarik irekiera publikoa.