Pasa den azaroaren 29an hasiera eman zitzaion 2017-2018 ikasturteko Mentoring proiektuari. Hirugarren urtea da ekimen hau martxan jartzen dela. Proiektua, Industria Foroaren barnean definitutako ekimena da. Proiektuaren helburua, ikasleen zeharkako konpetentziak garatzea da.
Gaurkotasuna
Gaurkotasuna
Erantzunkidetasun Soziala Goierriko kooperatibekin
Erantzunkidetasun Sozialaren proiektua Goierriko kooperatiben arteko elkarlanari esker sortzen da. Proiektua, "Gipuzkoako lehiakortasuna eta lurralde kohesioa sustatzeko programa" deialdian Gipuzkoako Foru Aldundiaren bitartez fonantziatua izan da.
Erretirorako bidean elkartrukerako jardunaldiak
Helburua gure etorkizuna irudikatzea da nahi dugun bizimodua aurreratuz.
Zeharkako gaitasunak Goierriko ikastetxeetan
Goierriko eskualdean martxan den Industria Foroaren ekimena eta filosofia Goierriko eskualdean lurralde dinamika berritzailea sortu eta sendotzea da, hau da, Industria eta eskualdeko beste eragile batzuen arteko dinamika bultzatzea. 2014ko irailean, Industria Foroaren baitan, industria garapenaren inguruan garaturiko hausnarketak, eskualde mailan indartu beharreko lan-ildo zehatz bat adostea ekarri zuen: etorkizunean eskualdeko eragile ekonomiko izango direnetan arituko diren pertsonen konpetentzia transbertsalak edota oinarrizko zehar-konpetentziak indartu beharra. Hausnarketaren ondorioz, gaitasun horietako asko bizitzako lehen urteetan garatzen direla (Lehen Hezkuntza edota Bigarren Hezkuntzan) argi geratu zen.
2017ko laguntzen eta zerbitzuen aurkezpen jardunaldia
SPRI Taldeak eta Goierriko Garapen Agentziak, Goieki, jardunaldi bat antolatu dute Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak eta SPRI Taldeak 2017rako eskaintzen dituzten laguntzen berri emateko.