GOITUR Madrilgo FITUR turismo azokan izan da
Goierri eskualdea, urtero bezala eta 24. aldiz jarraian, Madrilgo FITUR turismoaren nazioarteko azokan egon da urtarrilaren 22tik 26ra, Euskadiko stand-aren barruan.
Goierri eskualdea, urtero bezala eta 24. aldiz jarraian, Madrilgo FITUR turismoaren nazioarteko azokan egon da urtarrilaren 22tik 26ra, Euskadiko stand-aren barruan.
2020a hastearekin batera, Goierriko Ekimena S.A. osatzen duten 19 herrietako udal ordezkari berriekin administrazio kontseilua ospatu dugu. Bertan datozen lau urteetan Goierri egiten jardungo duen administrazio kontseilu berria aukeratu da.
Administrazio kontseilua aukeratzeaz gain, 2020 urteko egitasmoa eta aurrekontuak ere onartu dira. Hona hemen egitasmoaren nondik norakoak:
Goieki sortu zenetik plangintza estrategiko batean oinarritutako ekintzak eraman izan ohi ditugu aurrera, beti ere eskualdearen beharrizanak kontutan hartuta. Lau departamentu nagusitan banatzen dira aurrera eramaten ditugun proiektu estrategikoak, Industria, Ekintzailetza, Turismoa eta Eskualdeko zerbitzu/proiektu estrategikoak garatzeaz arduratzen den departamentua.
Industria arloaren kasuan, Goieki-ren aktibitate printzipala, Goierri Valley Elkartearen kudeaketa da. Goierri Valley-ren helburua eskualdeko industriaren eraldaketaren motorra izatea da, eta gaur egun bailarako 68 enpresa garrantzitsuk osatzen dute bailara osoan zehar 7.500 lanpostutik gora bilduaz. Hainbat ekintza eta proiektu aurrera eramateaz arduratzen gara Goieki-tik, elkarteko bazkideen arteko elkarlana sustatu eta indartzeko, bai enpresa traktoreen artean, traktore eta ETEen artean eta baita ETE eta ETEen artean ere. Honez gain, ikusgarritasuna eta notorietatearen lanketa ere egiten dugu elkartea, Goierri, EAE eta mundu mailan posizionatzeko. Azkenik, elkarteko bazkideei balio erantsiko zerbitzuak eskaintzen zaizkie.
Ekintzailetzaren alorrean ere hainbat zerbitzu desberdin eskainiko ditugu aurten ere. Enpresa-proiektua gauzatzeko laguntza ematen dugu. Proiektuaren garapen-fase guztietan eskaintzen dugu laguntza eta aholkularitza. Honez gain, negozio ideia bat duten ekintzaile orori enpresa sortzeko prozesuan informazio eta laguntza eman diegu. GFA-ren programa eta laguntzaz baliatuz, aholkularitza zerbitzua ere eskaintzen dugu. Ekintzaileak euren zerbitzuak hobetzeko berriz, formakuntzak ere eskaintzen ditugu, enpresaren alor desberdinak lantzeko formakuntzak, ekintzaile berri horiek enpresa kudeaketan oinarrizko ezagutza izan dezaten. Eta ekintzailetzarekin amaitzeko, ezin ahaztu aurten XXIII. edizioa ospatuko den Enpresa Ekimen Berrien Sariketa, ekintzailetza sustatu asmoz egiten duguna. Dirulaguntzak, adimen lehiakorra, edota Goilan Gunea ere ekintzailetzako departamentutik kudeatzen ditugun proiektu eta ekintzak dira, eta ondorioz, urtean zehar hainbat ekintza burutzen ditugu.
Turismoko departamentuaren kasuan berriz, Goitur-en eskutik Goierriko antolakuntza eta dinamizazioa, hau da egiten den eskaintza sendotzea eta Goierriren promozioa eta komertzializazioa Europa eta Estatuko sareetan hedatzea izango da. Horretarako estatu edo Europa mailako azoketan parte hartuko dugu. Bailarako lehiakortasuna bilatuko da, kalitate turistikoa, irisgarritasuna eta kode etikoaren inguruko programak bilduaz erakunde publikoen eskutik.
Azkenik, Ingurumen arloa eta arlo soziala daude, kasu honetan proiektu eta zerbitzu desberdinak eramaten ditugu aurrera urte osoan zehar. Ingurumen arloan, esaterako, Eskualdeko Agenda 21 eta Goierriko Energia Plana lantzen jarraituko dugu. Gizarte arloan berriz, Eskualdeko Gizarte Kontseiluaren koordinazioarekin jarraituko dugu eta Talde Ahulentzako Gizarteratze programa berriak jarriko ditugu abian
Hau dena burutzeko, Goieki-k 1.200.000€-ko aurrekontua izango du 2020 urtean.
Beasaingo Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, Herrilab proiektuaren barruan, Kontziliazio Erantzunkidearen lehenengo esperientzia garatuko du, gaurtik hasita 2023ra arte.
ODACE, Zuberoako Garapen Agentziak, 25 urte bete ditu. Hori dela eta, aurreko larunbatean, azaroaren 30ean, Ibarneko gazteluan ekitaldi bat antolatu zuen.
Zikloa, honela deitzen dio Lemniskatak, Goierriko zientzia sare herrikoiak, antolatzen dituen hilabete osoko ekintzaz beteriko egitarauei. Martxoko zikloaren izena “Made in Goierri”, etorkizuna sortzen, da eta oraingoan guri tokatu zaigu hitz egiteko testigua hartzea.