BIRGAITZEN proiektua, H-Enea Living-Lab-ek bultzatuta

MultiRacialHands 600X800

BIRGAITZEN proiektua, H-Enea Living-Lab-ek bultzatuta, hirugarren fasean sartuko da, etxebizitzen erosotasuna prezio eskuragarrietan lortzeko. Bere helburu nagusia, aurtengo neguan zehar Debagoieneko 50 etxebizitzetara heltzea da. 

 

Erabiltzaileen komunitatearekin esperimentuak partekatzeko aukera berriak zabaldu ditugu H-ENEA Living Lab ekimenetik.

Estrategia berri hau martxan jartzeko BIRGAITZEN proiektua jarri genuen martxan 2016-an. BIRGAITZENen helburu nagusiak hauek dira: Etxeko Konforta prezio eskuragarrietan lortzea eta CO2 isurketak murriztea. H-ENEA Living Lab-ari buruz orain arte berririk izan ez duzuenontzat, ACEDE Etxeko Klusterraren barnean dagoen ekimen bat gara eta 6 urte daramatzagu martxan. ACEDE Etxeko Kusterrak erakunde ezberdinen arteko berrikuntza proiektuak bultzatzen ditu etxearen baitan dauden lau eremutan: Sukaldea, Energia, Zaintza-Osasuna eta Ekonomia Zirkularra.

Zer da H-ENEA Living Lab?

ACEDE-ren berrikuntza proiektuak garatzeko baliabideak H-ENEA Living Lab-ean diseinatzen dira. Modu laburrean esanda, kooperazioa eta kolaborazioa dinamizatzeko baliabideak diseinatzen ditugu. Zertarako? produktu eta zerbitzu berriak sortzeko. Baina horretaz gain, H-ENEA Living Lab-ek izaera soziala duten egitasmoak ere lantzen dituela erakusten duen adibide garbia da martxan jarri genuen BIRGAITZEN proiektua.

 Birgaitzen 0

 

BIRGAITZEN I: Erabiltzaileen berrikuntzak identifikatzen

Hasiera esan bezala, komunitateekin esperimentuak konpartitzeko BIRGAITZEN
proiektua jarri genuen martxan 2016-an. Proiektuaren hasieran, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko sailaren finantzaketaren bidez. Bertan, etxeko konfortaren egoeraren diagnosi bat egin genuen, konforta hobetzen zuten produktu eta zerbitzu eskuragarrien katalogo bat sortzeko asmoz. Katalogoa sortzeko, komunitateko pertsona ezberdinekin elkarrizketatu ginen eta erabiltzaile batek bere etxean gauzatu zuen soluzioa erakargarria iruditu zitzaigun.

BIRGAITZEN II: Pilotoa martxan jartzen

Identifikatutako soluzioaren efizientzia aztertzen jarraitzeko, 2017an piloto bat diseinatu genuen. Pilotoan, beste batzuen artean, Elkarhezitzen Elkartea eta Ion Leihoak enpresak parte hartu zuten.

Pilotoaren urratsak hauek dira: 

Birgaitzen 01

    1. Elkarrekin ikasi  2. Eraginak neurtu  3. Erreforma energetikoa  4. Eraginak erakutsi  5. Elkarrekin partekatu

16 Etxeko pilotoaren emaitzak

Pilotoan 16 etxek hartu dute parte eta eraginak ondorengo irudian agertzen dira:

Birgaitzen

Orokorrean 26.880 kWh-ko kontsumoa murriztu da, berogailuko aurrezpena 1.267,00 EUR-koa izan da eta konfortak 1-4ºC igoera izan du etxearen ezaugarrien araberan.

50 etxeetan erreplikatu eta eskalatu

Hile honetan, hirugarren fasea jarri dugu martxan eta helburua, 2019ko urtarrilerako 32 etxetara heltzea izango da. Bigarren pilotoak aurreko pilotoaren urratsak jarraituko ditu. Batzar informatiboa Abenduak 19-an izango da eta aurreko neguko pilotoko partehartzaile batzuk beraien esperientzia kontatuko digute. Ideia 2019ko neguan zehar 50 etxetara heltzea da.

Prozesua Gipuzkoako beste eskualde baten erreplikatu ahal izateko izan da diseinatua.

Birgaitzen 2

 

 

Laister arte!
H-ENEA taldea

 

 

 

Data

14 Abendua 2018

Kategoria

Gizarte arloa