Martxan da "Ehunkide", ehungintza tailer inklusiboa

IMG 2896

Sarea fundazioak, Caritasek eta Goiekik elkarlanean eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, Ehungintza tailer bat jarri dute martxan egoera zaurgarrian dauden pertsonei lan merkatuan integratzen laguntzeko.

 

Proiektu honen nondik norakoak ezagutzeko ezinbestekoa da urtebete atzera egitea, orduan hasi baitzen azkenean ehungintzako tailer bihurtu den proiektu hau. 2019an ehungintzako titulu profesionala lortzeko ikastaro bat antolatu eta bertan 15 emakumek izena eman zuten beraien lan egoera hobetzeko asmoz. Hauetatik 11k lortu zuten kurtsoa gainditzea eta honen ondoren sektore hortako enpresetan praktikak egin zituzten.

11 horietatik 4 euren proiektu bati hasiera emateko prest agertu ziren eta Sarea Fundazioak, Caritasek eta Goiekik lagunduta ‘Ehunkide’ Ehungintza tailerra martxan jarri da, egitasmo honen bideragarritasuna aztertzeko asmoz. Ehungintza tailer honetan lehenik eta behin formakuntza bat emango zaie lau langileei, merkatu errealean nola lan egin erakusteko eta ondoren euren produktu propioak garatzen hasiko dira. Bide honetan proiektua bideragarria den ala ez aztertzeaz gain, pertsona hauen zeharkako konpetentziak ere lantzen joango dira: lidergoa, taldeko lana, komunikazioa e.a.

Goieki proiektuaren kudeaketaz arduratuko da, Sarea Fundazioa formakuntzaz eta Caritas koordinazio eta erabiltzaileekin mantendu beharreko harremanetaz. Guztia Prospektiker erakundearen aholkularitzarekin.

Aipatzekoa dela deritzogu, josteko erabili behar diren oihalak Eredu kooperatibak eman

dizkigula, behar ez zituzten oihalak aprobetxatuaz eta Goierrin ekonomia zirkularra kontzeptua zabaltzeko asmotan.

Ekimen hau, Proiektu Estrategikoetako departamentuko Elkar-Ekin Lanean programak babestua izan da eta gaur goizean tailerraren aurkezpena egin da Zaldibian egokitu berri den gunean. Zaldibiako udaleko ordezkariak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Proiektu Estrategikoetako departamentuko arduraduna eta Goiekiko zuzendaria izango dira bertan, Sarea eta Caritas erakundeetako ordezkariekin batera.

IMG 2882

IMG 2885

IMG 2886

Data

02 Abendua 2020

Kategoria

Gizarte arloa