Kontziliazio erantzunkidea sustatuz: Herrilab enpresak jardunaldia

Kontziliazio erantzunkidea sustatuz: Herrilab enpresak jardunaldia

Herrilab proiektu pilotu bat da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Beasaingo Udalaren arteko lankidetza hitzarmen baten bidez garatu dena, emakumeei eta gizonei bizitza pertsonala, familia eta lana uztartzen laguntzeko ekintzak sustatzeko. Proiektua Goiekirekin elkarlanean gauzatu da martxan jarri zenetik.


Ekainaren 18an, Herrilab taldeak saio bat antolatu zuen Goiekiko instalazioetan, 2020ko abenduan egin zen ikerketan parte hartu zuten Beasaingo 36 enpresatan Covid 19k emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta bateragarritasun erantzunkiderako politika eta neurrietan duen eragina aztertzeko.


Ekitaldira Miren Elgarresta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasun zuzendaria, Leire Artola, Beasaingo Udaleko alkatea eta Herrilab ikerketan parte hartu zuten hainbat enpresa bertaratu ziren. Gainera, Silvia Muriel, erakundeetako berdintasun gaietan aditua, izan genuen baita ere gure artean. Harekin gogoeta egin genuen enpresetan bateragarritasun-neurrien erabileran erantzunkidetasuna bultzatzeko estrategiei eta praktikei buruz.


Saioa amaitzeko, HERRILAB: ENPRESA ERANTZUNKIDEAK aurkeztu zen, momentuz Beasaingo enpresetan, erantzunkidetasuna errazten duten estrategiak eta praktikak bultzatzeko.


Herrilab proiektuari buruz gehiago jakin nahi al duzu? Egin klik hemen.

Data

22 Ekaina 2021

Kategoria

Gizarte arloa