Lanbideren Enplegua sustatzeko toki-ekintzetarako 2021eko dirulaguntzen deialdiaren xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeei laguntzak ematea, enplegua sortzeko proiektuak abian jar ditzaten.

Proiektu horiek eragina izan behar dute beren jardun-eremuko lurraldearen garapen sozioekonomikoan eta modernizazioan, eta modu orekatuan eskaini behar dituzten enplegu-aukerak EAEko eskualde guztietan; betiere, 2030 Euskal Enplegu Estrategiarekin bat etorrita eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-printzipioa beteta.

Hori horrela, Goierri eskualdeko udaletan aldi baterako 27 lan eskaintza argitaratu dira, jarraian udal bakoitzak zabaldu dituen lanpostuak:

Ataungo Udala:

- Administrari laguntzaile lanpostu bat.

Aramako Udala:

- Peoi bat.

Altzaga Udala:

- Peoi bat.

Beasaingo Udala:

- Bi Administrari.
- Gizarte langile bat.
- Gizarte laguntzaile bat (gazte ekintza plana).
- Bi Arkitekto tekniko.

Gaintzako Udala :

- Liburutegiko dinamizatzaile bat.
- Peoi bat.

Idiazabalgo Udala :

- Administrari laguntzaile bat.

Itsasondoko Udala :

- Peoi bat.
- Administrari bat.

Legorretako udala :

- Peoi bat.

Mutiloako Udala :

- Peoi bat.

Olaberriko Udala :

- Administrari bat.

Ordiziako Udala :

- Administrari bat.
- Igeltserotzarako bi peoi.
- Kale garbiketarako bi peoi.

Ormaiztegiko Udala :

- Peoi bat.

Segurako Udala :

- Peoi bat.

Zaldibiako Udala :

- Garbitzaile eta etxez etxeko laguntzailea bat.

Zeraingo Udala :

- Dirulaguntzen teknikari bat.

Lan eskaintza hauek Lanbideko web gunean argitaratu dira. Kontsultatu hemen.