Gipuzkoako Foru Aldundiaren proposamena da Elkar-EKIN LANEAN enplegagarritasun eta aktibazio inklusiborako estrategia. Estrategia honen testuinguruan antzeman da langabezian dagoen pertsonen ehuneko handi batek, oinarrizko formakuntzarik ez duela eta behar horri erantzuna emateko, eskualdez eskualde proiektu desberdinak bultzatzen ari da Gipuzkoako foru Aldundia.

Goierri eskualdean gauzatzen ari den baratzeko proiektuaren hasierako helburua, pertsonak gremio desberdinetan formakuntza izatea eta profesional polibalenteak garatzea izan da, baina, diru laguntzen izaera dela eta, momentuz lorezaintza gremiorako formakuntza soilik sortu da. Hala ere, etorkizunerako gainontzeko gremioetako formakuntzak (igeltserotza, iturgintza, margolaritza..) eskaintzako aukera egongo dela aurre ikusten da.

Momentu honetan, Goierri Eskolan oinarrizko konpetentzien ikastaroak gainditu ondoren, Lorezaintza ikastaroarekin hasteko unea iritxi da. Formakuntza hau irakasteko tokia Fraisoro eskola (Zizurkil) izango da, arlo honetan, Gipuzkoako erreferente delako, instalazio egokiak, beharrezkoak diren materiala eta makinariarekin kontatzen dutelako eta irakasle egokiak eskaintzen dituelako.

2022ko urtarrilaren 13an proiektuaren aurkezpen saio bat ospatu zen Goiekiko instalakuntzetan eta bertan antolakuntzan lan egiten duten kideez gain formakuntza egingo duten sei pertsonek hartu zuten parte, naiz eta taldea hamar pertsonek osatzen duten.

Formakuntzak bi alderdi izango ditu:

  1. Astelehenetan (9:00-14:00) Emplea fundazioarekin formakuntza teknikoez gain, beste gaitasunen lanketan arituko dira: talde lana, komunikazio egokia, lana eskuratzeko eta mantentzeko gaitasunen lanketa...
  2. Asteartea, asteazkena, osteguna eta ostirala (9:00-14:00): Fraisoron, lorezaintzari dagokion formakuntza teknikoa (teoriko-praktikoa), hiru moduluetan banatua dagoena.

Honen ostean, praktikak gauzatuko dituzte udaletxeetan.

 2022ko urtarrilak 17an hasiko da formakuntza eta otsailak 16an amaituko da. Otsailak 16-tik martxoak 6 arte, Emplea Fundazioarekin, orientazio lanetan arituko dira eta honen ostean praktikak burutuko dituzte.

 Proiektuan ondorengo eragileak ari dira parte hartzen:

  • Enplea fundazioa
  • Goierri Eskola
  • Sarea fundazioa
  • Prospektiker
  • Caritas
  • Goieki