Skip to main content

Amaitu da Goierrin lan aukera berriak sortarazteko Lorezaintza ikastaroa

Amaitu da Goierrin lan aukera berriak sortarazteko Lorezaintza ikastaroa

Urtarrilean Goierriko eskualdean martxan jarri zen Lorezaintzara zuzendutako enplegagarritasun eta aktibazio inklusiborako ikastaroari itxiera eman zaio martxoak 31an.

Urtarrilaren 17an, Goierri Eskolan oinarrizko konpetentzien ikastaroak gainditu ondoren 10 parte hartzaile lorezaintzako formakuntza jasotzen hasi ziren Fraisoro Eskolan (Zizurkil). Bertan, Lorezaintzako alderdi teoriko praktikoa jaso zuten, hilabete bateko iraupenarekin. Bitartean Goiekiko instalazioetan, astelehenero, Emplea fundazioaren eskutik, parte-hartzaileek enplegura bideratutako jarrerak eta ekintzailetzako tresnak garatzeko eta lan munduratzeko gaitasunak eskuratzeko lanketan jardun dute.

Formakuntzaren ostean, martxoak 1ean, Goierriko udal desberdinetan banatuta praktikaldiari hasiera eman zioten 8 lagunek, ordu arte jasotako ikaskuntzari bide emateko aukera izanik.

Hilabetez aritu dira Goierriko lorezaintzako enpresa eta udal brigadetan lanean bertako zereginei erantzunez.

Praktikaldian zehar, parte hartzaile bakoitzaren jarraipena gauzatu da Goieki eta arduradunen artean. Ibilbide guztian zehar, orokorrean oso balorazio positiboak jaso dira, parte hartzaileen jarrera zein lana goretsiz.

Martxoaren 31an izan zuten praktiketako azken eguna. Jarraian, arduradunei, 15 item barne hartzen dituen balorazio fitxa bat luzatu zaie, parte hartzaileen alderdi tekniko zein pertsonalaren balorazio espezifikoa adierazten dutenak. Emaitzak oso positiboak izan dira.

Aipatu beharrekoa da, 2 parte hartzaileri epe laburreko kontratua egin zaiela eta aurrera begira, formakuntza ezberdinekin jarraitzeko lanketan ari garela.

“Lorategiak eta berdeguneak instalatu eta mantentzea” laneratze proiektuan ondorengo eragileak parte hartu dute:


• Caritas
• Goierri Eskola
• Sarea fundazioa
• Prospektiker
• Enplea fundazioa
• Goieki

 Proiektuaren inguruan gehiago jakin nahi baduzu, hemen uzten ditugu egindako hainbat komunikazioen estekak:

Goierri Telebista:

- http://www.gitb.eus/azken-berriak/15889-egoera-zaurgarrian-dauden-pertsonentzat-lorezaintza-formazioa-elkar-ekin-lanean-programaren-bidez

Gipuzkoako Hitza:

- https://gipuzkoa.hitza.eus/2022/03/11/paretak-eraisten-laguntzeko/

 

 logo 2x caritasgoierri eskolasarea fundazioaprospektikerfundacion empleadiputazioa01 GOIEKI MARCA POS COLOR

Data

05 Apirila 2022

Kategoria

Gizarte arloa

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00