Skip to main content

Emaktiva iritsi da Goierrira

Emaktiva  iritsi da Goierrira

Emaktiva emakumeei zuzendutako enplegu aktibazio programa bat da. Ikuspegi feministatik abiatuta, enplegua bilatzeko zailtasunak dituzten emakumeak laneratzeko ibilbide espezializatuak garatzen ditu. Komunitatearekin eta euskal enpresen sareko lanaren ikuspuntutik.

Orain, Emaktiva Goierrira iritsi da. Eskualdeko emakumeei beraien lan-ibilbideak eta lan-aukerak laguntza espezializatu batekin lantzeko aukera emateko.

Proposatzen den ekintzak 4 tailer ditu, Emaktiva ereduaren ikuspegiaren funtsezko arloak kontuan hartuta: Ahalduntzea, Enplegagarritasuna, Lan-Aukerak, eta, amaitzeko, topaketa bat eskualdeko Enpresekin.

Tailer horiek asteazkenetan egingo dira, ekainaren 1etik 22ra, 10:00etatik 13:30tara, Ordiziako Goieki gunean, eskualdeko udal guztien eta GOIEKI eskualdeko garapen agentziaren laguntzarekin.

Enplegua aktibatu eta aukerak bilatzeko laguntza eta bultzada behar duten emakumeentzat zuzendua dagoen programa da.

 

TOPAKETA ESKUALDEKO ENPRESEKIN

Oridiziako ORKLI Kooperatiba-sozietatea enpresa bisitatzea. Enpresa hori erradiadoreetarako talde magnetikoak, termopareak eta balbulak fabrikatzera zuzenduta dago, eta liderrak dira mundu-mailan.

Enpresa hau 1974an sortu zen Goierri inguruko familiek emakumeentzako lanpostuak sortzeko hartu zuten konpromisoaren ondorioz. Bere izaera sozialak eta gizartearekiko eta ingurunearekiko konpromisoak definitzen du.

 

INFO GEHIAGO

Informazio gehiago hemen .

 

emaktiva pie1

Data

13 Apirila 2022

Kategoria

Gizarte arloa

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00