Skip to main content

Lan merkatuaren bilakaera 2022ko maiatzean

Lan merkatuaren bilakaera 2022ko maiatzean

Hemen duzue lan merkatuaren bilakaeraren txostena, 2022ko apirileko azken datuekin.

Datu orokorrei dagokionez, 2022ko apirilean, EAEn %10,7ko langabezia tasa jaso da, hau da, 115.554 pertsona zeuden langabezian, Gipuzkoan %8,7ko tasa jaso da, 30.791 pertsona egonik langabezia egoeran eta Goierrin %7,7ko datua jaso da, zehazki 1.662 pertsona langabezia egoeran zeudela igarriz.

Aurreko otsailean jasotako langabezia datuekin alderatuz, oso nabarmena ez den arren, Goierrin langabezia tasa zertxobait areagotu dela antzeman da, 0,41 gehitu da langabezia tasa.

Aipatzekoa da, emakumezkoen langabezia tasa handiagoa izaten jarraitzen duela, gizonezkoekin alderatuta, 3 puntu inguru handiagoa izanik.

Datuak zehatzago ezagutu nahi izanez gero, jarraian eskuragarri duzu deskargatzeko dokumentua kontsulta egin dezazun.

  pdf DATU EKONOMIKOAK DESKARGATU (835 KB)

Data

20 Maiatza 2022

Kategoria

Lan merkatua

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00