Skip to main content

Goierriko bederatzi emakumek enplegagarritasuna hobetzeko tailerra amaitu dute

Goierriko bederatzi emakumek enplegagarritasuna hobetzeko tailerra amaitu dute

Tailerra ekainean gauzatu da Goiekiko instalazioetan eta ekainak 29an, amaitu zen Ordiziako ORKLI enpresan egindako bisita gidatuarekin.

Goierriko emakumeei zuzendutako proiektu bat izan da. Emakume hauek laguntza eta bultzada behar dute euren lan-aktibazioan eta -aukeren bilaketan.

Emaktiva, emakumeei soilik zuzendutako lana aktibatzeko programa bat da. EDE FUNDAZIOAren programa honen helburua, lana bilatzeko zailtasunak dituzten emakumeak gizarteratzeko ibilbide espezializatuak garatzaea da. Guzti hau, ikuspegi feminista eta sarean lan egitearen ikuspegitik, ingurune komunitario eta euskal enpresen lankidetzan.
Gipuzkoan, Goierrira ere iritsi da Emaktiva ibiltaria proiektua. Eskualde honetako emakumeei lan espezializatu batekin beren lan-ibilbideak eta -aukerak jorratzeko aukera eskaintzeko helburuarekin. Horretarako, lankidetza esparru bat ezarri da eskualdeko udaletako Gizarte Zerbitzuekin eta GOIEKI Goierriko Garapen Agentziarekin.

Proiektuan parte hartzea

Programan parte hartu duten bederatzi emakume zuzenean bideratu dira eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetatik eta Gizarte erakundeetatik. Interesa esakutsi duten beste emakume batzuen hautagaitza ere jaso da, prozesuaren inguruko informazioa jasotzeko sarbidea izan dutenak.

Prestakuntza prozesua gaur amaitu da, ekainak 29, astezkena, goizeko 11:00etan Ordiziako ORKLI S.Coop. enpresaren bisita batekin. Enpresa hau, etxetresna elektrikoetan gasaren segurtasunerako osagaiak eta galdaretarako eta etxeko erosotasun sistemetarako osagaiak fabrikatzeko enpresa da, mundu mailan liderrak eta eskualdean erreferente direnak. Enpresa honek izaera sozial nabarmena du eta ingurumenarekiko konpromisoa du 1974an sortu zenentik, eta rol garrantzitsua jokatu du eskualdean industria sektoreko emakumeen enplegagarritasunean.

Lan merkatuaren bilakaera Goierrin

2022ko apirilaren 30eko datuek, gizonezkoen eta emakumezkoen kontratazioen artean dagoen aldea berresten dute. 2022ko apirilaren 30ean %7,70eko langabezia tasa erregistratu zen Goierrin, eta ehuneko horren barruan gizonezkoen langabezia tasa %6,16koa izan zen eta emakumezkoan langabezia tasa %9,28koa. Sexuaren araberako kontratazioei dagokionez, kontratazioen %53,7 gizonezkoak izan dira eta %46,3 emakumezkoak. Goiekitik, genero arrakala horretaz eta eskualdean talentuaren erakarpena eta enplegagarritasuna sustatzeko beharrez jabetuta, EDE Fundazioak mahai gainean jarri zuen proiektu hori babestea erabaki zuen. Bide honetan, Goiekik proiektua babestu zuen eta ekainean ikastaroa egiteko instalazioak erraztu zituen, biztaleriaren segmentu bat gehiago prestatu eta kualifikatzeko eta aldi berean, eskualdeko enpresa batzuek adierazi dituzten talentu beharrak neurri batean arindu ahal izateko.

Emaktiva, Goierriko Garapen Agentziak lagundu duen proiektuetako bat da, baina epe motz ertainera begira, Goierriko Berrikuntza Poloa balioesteko, STEAM bokazioak sustatzeko eta eskualdeko talentuari buruzko azterlan bat egiteko proiektuak eta ekintzak martxan jartzea planifikatzen du, kanpoko talentua erakartzeko eta tokiko talentua prestatzeko ekintzak aktibatu ahal izateko. Hori guztia Goierriko lan eskosistema indartu eta hobetzeko helburuarekin.

Emaktiva

Emakiva, Europako Gizarte Funtsak, Lanbidek eta Bizkaiko eta Gipuzkoako Aldundiek batera finantzatutako programan (Elkar ekin lanean Dekretua), ikuspegi feminista zeharka agertzen da. Enpleguari lotutako genero-rolak ikusaraztea beharrezkoa dela ulertuta, eta horiek emakumeek lan merkatuan duten egoran duten eragina kontuan hartuta, enplegurako bidean aurki ditzakegun oztopoak hautsiz.

Banakako esku-hartzeen eta talde-ekintzen bidez, eskualdeko emakumeei laguntzea da helburua, honako hauek eskainiz:

  • Desberdintasunak ikusaraztea eta horiek prozesu pertsonaletan dituzten ondorio indargabetzaileez jabetzea.
  • Proiektu pertsonal eta profesionalekiko lotura;
  • Motibazioa berreskuratzea eta lana bilatzeko aktibazioa;
  • Lana bilatzeko tresnak garatzea;
  • Lan-aukerak identifikatzea: non dauden, nola bilatu, etab.

Data

30 Ekaina 2022

Kategoria

Gizarte arloa

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00