Skip to main content

Azaroan Gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbide integratua proiektuaren lehenengo formakuntza hasiko da

Azaroan Gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbide integratua proiektuaren lehenengo formakuntza hasiko da

Proiektu honen helburua, Goierriko eskualdean, egoera ahuletan dauden pertsonen enplegagarritasuna eta kualifikazioa hobetzea eta gizarteratzen laguntzea da. Goiekik, Goierriko Garapen Agentziak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru laguntzari esker abian jarri duen pertsonei egokitutako gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbide integratuak proiektuaren bidez, eskualde-kohesioa hobetu nahi du, pertsona guztien enplegagarritasuna hobetuz, salbuespenik gabe.

Oinarrizko prestakuntza-ekintza zabala planteatzen da hasieran, pertsona horiei 2. mailako profesionaltasun-ziurtagiriak eskuratzeko aukerak emanez.

Ondoren, prestakuntza-ekintza teknikoak planifikatuko dira. Lehenik, lorezaintzaren esparruan; izan ere, 2023ko udaberriko ikasturtearen amaieran, udalek eta enpresek langile-beharrak izango dituzte, eta, ondoren, elektrizitatearen eta ehungintzaren arloetako prestakuntza teknikoa emango da. Horrekin batera, enpresa edo erakunde publikoetan praktikak egingo dira. Gainera, zeharkako gaitasunei buruzko prestakuntza ere emango da, pertsonen komunikazio, lidergo eta talde-lan gaitasunak hobetzeko. Adibidez, emakume langabeei zuzendutako Emaktiva programa.

Lehenengo formakuntza azaroan hasiko da, jarraian formakuntzak jarraituko duen egutegia adierazten da:

Formakuntza: Hizkuntzarik gabeko profesionaltasun-ziurtagirietarako 2. mailako gaitasunak, komunikazioa gaztelaniaz eta gaitasun matematikoa.
Eskola-egunak: astelehenetik ostiralera.
Hasiera data: 2022/11/17
Amaiera data: 2023/02/28

HILABETEA        

FORMAKUNTZA EGUNAK

ORDU KOPURUA

Azaroa

17,18,21,22,23,24,25,28,29,30

40

Abendua

1,2,5,7,12,13,14,15,16,19,20,21,22,23

56

Urtarrila

9,10,11,12,13,16,17,18,19,20,23,24,25,26,27,30,31

68

Otsaila

1,2,3,6,7,8,9,10,13,14,15,16,17,21,22,23,24,27,28

76

GUZTIRA

60

240

Formakuntza saio bakoitzak 2 ordu hizkuntza eta 2 ordu matematika izango ditu.

Informazio gehi nahi baduzu edo izena emateko interesa baduzu deitu telefono hontara: 943 161 831

Data

07 Azaroa 2022

Kategoria

Gizarte arloa

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00