Skip to main content

Lorategiak eta berdeguneak instalatzeko eragiketen ikastaroan izena emateko deialdia ireki da

Lorategiak eta berdeguneak instalatzeko eragiketen ikastaroan izena emateko deialdia ireki da

Goiekik, Caritasekin, Sarea Fundazioarekin, Prospektikerrekin eta Goierri Eskolarekin batera, beste erakunde batzuen elkarlanarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru laguntzarekin, prestakuntza eta orientazio programa bat jarri du abian, laneratzeko, ikasteko eta ekintzailetzari laguntzeko aukerak areagotzeko.

Programa honen bidez, Goierriko gizarte eta eskualde kohesioa hobetu nahi da, baita pertsona guztien enplegagarritasuna ere, salbuespenik gabe. Programa hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren Elkar-Ekin ekimenaren barruan kokatzen da.


Proiektu hau Fraisoro Eskolaren eskutik Zizurkilen emango den Lorategi eta berdeguneak instalatzeko eragiketak ikastaroarekin hasten da. Ikastaro hau lana bilatzeko gaitasun digitalen beste ikastaro batekin osatuko da eta Goierri Eskolak emango du Ordizian. Bi prestakuntza horiek aldi berean emango dira eta ikasleei garraiorako beka bat emango zaie.

Ikastaroan izena emateko epea zabalik dago eta azken eguna 2023ko otsailaren 13a da. Prestakuntza eskualdeko udaletan edo enpresa pribatuetan praktikak eginez amaituko da.

Prestakuntza horretaz gain, otsailean Emaktiva programarekin hastea aurreikusten da. Programa horretan, lehenik, izen-emateak irekiko dira, gero hautaketa-prozesu bat egingo da, eta, azkenik, maiatzetik ekainera bitartean, langabezian dauden emakumeei orientazioa eta laguntza emateko plana garatuko da.

Otsailean, ekintzailetzari laguntzeko plana ere jarriko da abian, digitalizazioaren arloko prestakuntza eskainiz berriro ere Goierri Eskolaren eskutik.

Azkenik, laneratzeko programa horren barruan, urtea beste bi prestakuntzarekin osatzea aurreikusten da. Prestakuntza horiek, hasiera batean, urteko bigarren seihilekoan jarriko dira abian. Prestakuntza horiek ehungintzako edo larrugintzako eta instalazio elektrikoetako eta telekomunikazioetako gaitasun teknikoak landuko dituzte. Prestakuntza teknikoa 390 eta 380 ordukoa izango da, hurrenez hurren, arlo bakoitzean, eta praktikaldi batekin osatuko da.

Ikastaro guztiak % 100ean diruz lagunduko dira.

Jarraian, izena emateko edo informazio gehiago eskatzeko harremanetarako datuak ematen dira:

Kontaktua: Ainhoa Imaz Iturrioz

Emaila: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Telefonoa: 943 16 18 31

Data

17 Urtarrila 2023

Kategoria

Gizarte arloa

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00