Elkar Ekin programaren markoan, martxoan Emaktiva programa jarriko da martxan Goierrin eta izen emate epea irekita dago dagoeneko. Emaktiva emakumeentzat soilik bideratutako lan-aktibazioko programa da, enplegua bilatzen espezializatutako ibilbideak garatzeko, ikuspegi feministatik, eta ingurune komunitarioarekin eta euskal enpresekin sarean lan eginez.
GOIEKIrekin lankidetzan, 2023 urtean ere Emaktiva GOIERRI programa eskualdean martxan jarriko da, emakumeei beraien lan-ibilbideak laguntza espezializatu batekin lantzeko aukera eskaintzeko.
2023an enplegagarritasuna garatzeko tailerrak, enplegua bilatzeko ahalduntze digitaleko tailerrak eta enplegu-planak garatzeko banakako laguntza eta jarraipenak egingo dira. Horrez gain, enpresek ere parte hartuko dute.
Prozesu hau martxoaren 6an hasiko da Goiekiko instalakuntzetan egingo diren banakako hitzorduekin.
INFORMAZIO GEHIAGO
Ikusi programaren kartela pdf hemen (344 KB) .
Ikusi informazio guztia Emaktivako web gunean: https://emaktiva.org/actividades/emaktiva-goierrin/?lang=eu
Programa guztia enpresen lankidetza eta bitartekaritza zerbitzuarekin hornituta egingo da, enplegu-aukerak sortzeko, eta hala, parte hartzen duten emakumeei lan-mundura sartzea errazteko.
KONTAKTUA
AMPARO URKOLA
Orientatzailea.
691 019 038
943 42 69 03
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.