Goiekiko arlo sozialetik, Goierrin dagoen langabezia murriztu eta enplegua sustatzeko helburuarekin azken urteetan dauden profilen arabera, ekintza lerro estrategiko desberdinak ari da garatzen eskualdeko eragileekin lankidetzan.

Horren bidez, pertsona zaurgarrien kualifikazioa hobetu nahi da, identifikatutako kolektibo horien, bereziki gazte eta atzerritarren, arrakala eta gizarte-bazterketa saihesteko.


Goiekiren ikuspegitik, beharrezkoa da konponbideak eta alternatibak eskaintzea, pertsona bakoitzaren gaitasunetara egokituak, gizartean bazterturik edo baztertzeko arriskuan dauden kolektibo horiek gizarteratu eta laneratzeko. Alde horretatik, honen helburu nagusia zailtasun egoerak dituzten pertsona langabetuei gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbide egokituak eta eraginkorrak eskaintzea da, horretarako eskualde mailako zerbitzuak integratuz.

GOIERRIN LAN AUKERA BERRIAK SORTARAZTEKO IKASTAROAK:

 

LORATEGIEN ETA BERDEGUNEEN INSTALAKUNTZA + ENPLEGUA BILATZEKO OINARRIZKO GAITASUN DIGITALAK FORMAKUNTZA

17 parte-hartzaile izan dira lorezaintzako prestakuntza jaso dutenak Fraisoro Eskolan (Zizurkil) otsailaren erdialdean hasi eta martxoak 31 bitartean. Bertan, lorezaintzaren alderdi teoriko-praktikoa jaso zen, 90 orduko iraupenarekin. Bien bitartean, Goierri Eskolako instalazioetan, astelehenero, Goierri Eskolaren eskutik, parte hartzaileek lan egin dute enplegurako jarreren garapenean eta trebetasun digitalen eskurapenean.

Prozesu horri esker, 17 langabek prestakuntza eta laneratzeko ibilbide bat egin ahal izan dute azken hilabeteetan.

Martxoaren 31n amaitu ziren Goierrin otsailaren erdialdean martxan jarri zen lorezaintzari buruzko ikastaroko eskolak.

Orain, hilabete, hilabete eta erdiz arituko dira lanean udaletxeetan, lorezaintzako enpresetan eta Goierriko udal lantaldeetan, beren eginkizunak betez.

EMAKTIVA

2023an enplegagarritasuna garatzeko tailerrak, enplegua bilatzeko, ahalduntze digitaleko tailerrak eta enplegu-planak garatzeko banakako laguntza eta jarraipena egin dira. Horrez gain, enpresek ere parte hartuko dute.

Prozesu hau martxoaren 6an hasi da eta Goiekiko instalakuntzetan egingo da banakako hitzorduekin. Apirilaren 19an, talde-tailerrekin hasi dira. Datozten 6 asteetan, aste bakoitzeko asteazkenetan, 6-8 emakumeko talde bat bilduko da Goiekin, eta hainbat alderdi landuko dituzte, kalitatezko lanpostuak lortzeko motibazio eta helburuarekin.

Prozesu honetan gehitzeko aukera uneoro zabalik dago, eta edozein momentutan sar zaitezke taldean.

EKINTZAILETZA

Ekainaren 6an hasiko da Gaitasun Digital Aurreratuen tailerra, langabezian dauden baina etorkizuneko negozio ideia bat duten pertsonentzat.

Beren lanpostua sortzea balioesten duten pertsonentzat, oso garrantzitsua da ezagutza ertain-aurreratua izatea gai digitaletan. Izan ere, faktore hori funtsezkoa da gaur egun arrakasta lortzeko.

Tailerrak hilabetez eskainiko ditu eskolak eta uztailaren 7an bukatuko da.