Skip to main content

Eskualdeko Gizarte Kontseiluaren Indarberritzea

GIZARTE KONTSEILUA

Goiekik historikoki landu izan ditu arlo sozialaren inguruko gaiak eta helburu horrekin zerbitzu eta tresna ezberdinak eskaini izan ditu. Krisi ekonomikoaren ondorioz izandako murrizketak direla medio ordea, azken urteetan, 2006. urtean abian jarri zen Eskualdeko Gizarte Kontseilua bertan behera utzi behar izan zuen Goiekik. Organo honen garrantzia kontuan izanik, 2015. urte honetan, eskualdeko Udaletxeek hartutako akordioz, Goiekiren baitan eskualde mailan Gizarte Arloa koordinatzeaz arduratuko den pertsona bat kontratatzea erabaki da, bere ardura nagusia Eskualdeko Gizarte Kontseilua berrabiarazi eta dinamizatzea izango delarik.

Horretarako, irailean zehar Goiekiko Gizarte Arloko teknikaria eskualdeko gizarte eragile ezberdinekin (elkarteak, udal teknikariak, erakunde ezberdinetako ordezkariak, ...) bilduko da, eskualdean orain artean egin diren diagnostikoak eguneratu, azken urteetan izan diren aldaketak identifikatu eta lehentasunezko behar eta erronkak ezagutzeko.

Era honetan, Gizarte Kontseiluaren bidez, eskualdeko eragileekin hausnarketa bateratu bat bideratu eta sustatu nahi da, etorkizunari begira elkarlanean gizarte arloko proiektu ezberdinak garatzeko.

Data

11 Iraila 2015

Kategoria

Gizarte arloa

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00