puntolila2

2015 urtean zehar Goierrin genero indarkeriaren aurka jarduteko protokoloa landu zen, eta bailarako 18 udalerriez gain, genero indarkeria kasu baten aurrean inplikazio zuzena duten bailarako gainerako erakundeek ere izenpetu zuten. Orain protokolo honen jarraipena egiteko Koordinazio batzordea jarri da martxan. Otsailean ospatu den lehen saioan batzorde honen osaera, funtzionamendua eta jarraitu beharreko prozedurak zehaztu dira.


Koordinazio batzorde honetan eskualdeko eragile ezberdinek parte hartzen dute, besteak beste:

  • Goiekiko Gizarte Arloko teknikariak
  • Beasain eta Ordiziako Berdintasun Sailetako ordezkariek
  • Goierriko 18 udalerrietako Gizarte Langileen ordezkariak
  • Oriako Ertzainetxeko ordezkariak
  • Beasain, Ordizia eta Lazkaoko udaltzainen ordezkariek
  • Beasain, Ordizia eta Lazkaoko osasun zentroetako ordezkariek

Bere funtzioak dira:

  • Protokoloaren etengabeko jarraipena, ebaluaketa eta eguneraketa
  • Kasuen azterketa eta bilakaera (kuantitatiboa zein kualitatiboa): jarraitutako ibilbidearen azterketa zehatza eta balorazioa
  • Protokoloaren etengabeko hobekuntzarako hausnarketa eta eztabaida

Otsailean zehar ospatu den lehen saio honez gain, urtero 2 saio ospatzea aurreikusten da, protokoloaren aplikazioa ziurtatu eta atzematen diren desbideratzeak zuzentzeko asmoz. Era berean, urte amaieran batzorde honen ondorio nagusiak arduradun politikoei aurkeztea aurreikusten da.