"dar-dar produkzioak"

dar dar logoa

Pasaden Goiekiko Gizarte Kontseiluan (urriaren 25ean) dar-dar produkzioak bere proiektu eta zerbituak aurkeztu zituen. Legorretan sortu zen 2000 urtean. Irabazi asmorik gabeko gizarte ekimenezko kooperatiba bat da. Artea, kultura eta gizarte ekintzaren bidez inguruko beharrei eta behardunei erantzuteko kezka eta konpromisoarekin.

Gizakia eta gizartearen beharrak eta garapena ditu helburu nagusitzat, komunitateko partaide guztien giza eta kultur hazkuntza garatuz.. dar-dar produkzioak zerbitzu publikoa eskaintzeko nahia argia duen gizarte ekimenezko kooperatiba bat da eta gizaki bakoitzak bere irizpide propioa edukitzea, eta gizartean integraturik gizarteari laguntzea da bere erronka.

dar-dar produzkioak 2000 urtetik antzerki ekoiztu eta banatu du. 2014tik giza eskubideak eta aniztasuna uztartzen dituen proiektu integralak, horizontalak eta zeharkatzaileak sortzen ari da herri desberdinetan.
Aurkeztu zuen proiektua, Arteria, sorgunea eta sortzaileen, erakundeen eta herri eragileen bilgunea izatea nahi du. ARTERIAk sortzaileen eta herritarren artean Giza Eskubideen eta hauen urraketen inguruko, banakako eta taldeko analisia sustatuko du. Hausnarketa hau sormen prozesuen abiapuntua izango da.
ARTERIAn kultur eta arte edukiak modu parte-hartzailean sortu eta kudeatuko dira. Eredu honek herritarren presentzia sormen prozesuetan eta erabaki guneetan artikulatu eta motibatuko du; honela, herritarrak eremu publikoarekiko duten erantzukizunaz jabetuko dira.
Informazio gehiagorako kontsultatu hemen:
http://www.dar-dar.eus/eu/
http://www.arteria.eus/proiektua.html

dar dar argazkia 1

Data

13 Azaroa 2018

Kategoria

Gizarte eragileen ataria