Ordiziako Udaleko Aniztasun Sailak egindako ekintzak

ORDIZIA LOGO

Hauek dira, Ordiziako Udaleko Aniztasun Sailetik garatu diren ekintzak: 

 • Martxoa, apirila, Maiatza: Atzerriko Tituluen Homologazioko 3 Informazio saio eta bakarkako hitzorduak: Atzerrian tituluak dituztenei hemen nola homologatu adierazi. 

• Maiatzak 28tik ekainak 14ra: “13+1 Migrazio eta Zaintzen bideak” erakusketa, Barrena: “ZAINTZA LANETAN ERANTZUNKIDETASUNAREN ALDE!” kanpainaren barruan, zaintzen iguruko erakusketa. Ordiziako Berdintasun eta Aniztasun Sailek antolatuta.
• Ekainak 1 “Zaintzak, Migrazioak eta partekatutako erantzukizunak” tailerra.: Emilia Larrondo eta Katia Henríquezek gidatutako tailerra izan zen.
• Ekainak 7 “Zaintzaileak Zainduz” tailerra: Bidez bide elkarteak gidatu zuen. Gurutze Gorria eta Lanbidek kudeatutako Etxez etxeko Profesionaltasun Ziurtagiria ateratzen ari diren ikasleak joan ziren
• Ekainak 20 Errefuxiatuen Mundu Eguna: Hiri Hezitzailearen aterkipean, Dar-Dar produzkzioak eta Aniztasun Sailak antolatuta, herriko ikastetxeak eta eragile sozialen artean Herrien Arteko Besarkada irudikatu zen Plaza Nagusian. 600 bat partaide egon ziren.

Data

02 Uztaila 2019

Kategoria

Gizarte eragileen ataria