Skip to main content

Fiare Goierri. Elkarrizketa-Entrevista

logo FIARE

1. Zein oinarri ditu banku etikoak? Zein abantaila ditu betiko bankuen aurrean?


Erantzuna: Fiare banku etiko, kooperatibo eta hiritar baten proiektua da. Bestelako ekonomia posible dela deritzotenen esfortzuen elkarlanetik jaio da proiektu hau. Helburua dirua beste proiektuen eskuetan jartzen duen finantza bitartekari alternatibo baten erakuntza da. Ekonomia Alternatiboen eta Solidarioen Sarearen parte da (REAS) Ezberdintasunak:
Kredituak justiziaren arabera. Sare proiektua. Aurrezki arduratsua, parte-hartzea, gardentasuna. Irabazi-asmorik gabeko bankua eta guztien interesak kontuan hartzen dituena.

2. Banka etikoen merkatuaren eboluzioa nolakoa dela uste duzue Euskadin?
E: pixkanaka-pixkanaka sendotzen ari gara.

3. Krisia izan al da hiritarrak ekonomia solidario honetara hurbiltzeko arrazoietako bat? Kontzientziazio sozial handiagoa al dago gaur egun?
E: Ez dugu uste krisiagatik dela. Krisiaren hasiera baino lehen asi zen banku alternatiboen mugimendua, Espainian 2002. Urtean eta Italian 1990.ean. Hauek finantza jendeari eta gizarte justuago batengatik lan egiten duten enpresei zerbitzeko balio duen tresna bezala ulertzen dute, eta ez helburu bezala. Mugimendu hau diruaren garrantziarekin eta honen ondorioekin kontzientziatuta daudenei gustatzen zaie batez ere.

4. 2016.eko abenduan Italiar senatuak banka etikoa lehenengo aldiz aintzatetsi zuen finantzaile etikoen rola zein izan behar zen definituz. Zein inplikazio ditu gertaera honek? Espainian berdina gertatu al liteke?
E: Espainiar estatuak Eusko Jaurlaritzaren eta Diputazio Foralen pausoak jarraitu beharko lituzkete. Hauek, duela jada 4 urte, Euskal Autonomia Erkidegoko udaletxe guztiei banku etikoekin lan egin zezaten gomendatu zieten, hauen printzipio eta filosofiarekin konforme baitaude.

5: Zein da Fiare Euskadiren helburua 2017. urte honetan?
E: sozio kopurua handitzeak, finantziazio kopurua handitzea eta gizartea kredituen bitartez eraldatzea, administrazio publikoak ere gure partaide bihurtuz gure dirua erabiltzeko moduaren printzipioak zeintzuk diren jakinaraziz.

Data

01 Martxoa 2017

Kategoria

Gizarte eragileen ataria

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00