Skip to main content

ORDIZIA KOLORE

ORDIZIA KOLOREK EGINDAKO EKINTZAK
2016 abendua: Migranteen Nazioarteko Eguna
Abenduaren 18a Pertsona Migratzaileen Nazioarteko Egun aldarrikatua izan da, besteak beste, munduan etorkinen kopurua handituz doalako eta, honekin batera, euren oinarrizko eskubide eta askatasunarekin batera, euren babes eta errespetua bermatzea guztion ardura delako. Ordizian ere ospatzen dugu pertsona migratzaileen nazioarteko eguna. Horretarako, abenduaren 18an, igandean, Ordiziako Plaza Nagusian elkarretaratze bat antolatu dugu Ordizia Kolorekook, 11:45an.
2017 urtarrila: Prebentzioaren Lanketa Formatiboa:
Zurrumurruen Aurkako Lana.Ordiziako Udalak 2014ean onartutako ZurrumurruEz! Kanpaina moduan hasi zena eta 2016ko udaberritik aurrera EAE mailako Zurrumurruen Aurkako Sarea-ZAS!-en barnean, Udal Harrera Sareko eragile guztiei eta, orokorrean, Ordiziako herritarrei zuzenduriko formazioa eskaintzen ari gara azken urteotan Udaleko Migrazio eta Aniztasun Sailetik.
Ekintza hauen helburu nagusiak, beste herrialdeetatik etorritako pertsonen aurkako zurrumurruak geldiaraztea eta aniztasunaren onarpena bultzatzea dira.
Oraingoan Arcadi Oliveresen Hitzaldia izan geneuen: “Migratzaileak eta errefuxiatuak: oztoporik gabeko harrera”. 


Asteartero GAZTELERAZKO MINTZAPRAKTIKA Mintzapraktika saioak, gazteleraz ikasten laguntzeko. Urtean zehar, asteartero, 10:00etatik 11:00etara, espazio informal batean, gaztelera pixka bat ulertzen eta hitz egiteko gai direnei dago zuzendua. Ordizia Koloreko kide diren bost emakume boluntario dira taldearen dinamizatzaileak.

Ostiralero EMAKUME ETORKINEN ESPAZIO KULTURANITZA Jatorri ezberdinetako emakume etorkinak biltzeko espazio bat da, elkar ezagutzarako eta modu autonomoan ibiltzeko erremintak eskaintzen dizkiena. Haurtzaindegi zerbitzua ere badago.
Astean behin, ostiraletan, 2 orduko saioetan elkartzen dira.
Ordiziako udaleko Ongizate, Berdintasun eta Aniztasun eta Migrazio sailetatik abiatutako iniziatiba bat da.

Ikasturtean zehar ORDIZIAKO HEO-EOI-KO MINTZALAGUNAK Lehenengo urratsak ematen ari den ekintza honetarako, dozena bat lagunek egin dute hizkuntza gaitasun froga Hizkuntza Eskola Ofizialean, bertako ikasleekin ingelesera edo frantseserako mintzalagunak izateko.

Data

02 Martxoa 2017

Kategoria

Gizarte eragileen ataria

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00