Beasain - Osasun Zentroa

Beasain osasun zentroa

2017ko 2. hiruhileko jarduerak

Egun, sedentarismoa, gehiegizko pisua, diabetesa eta zahartzea osasun publikoaren arazo ari dira bihurtzen. Hauek gure ongizate sistema baldintzatu ahal izateko tamaina ari dira hartzen.

Honengatik, Beasaingo osasun-zentroak, egoera hauei erantzun osasungarri bat emateko hainbat talde ekintza antolatu ditu ohiturak hobetzeko eta gure gaixoak ahalduntzeko.
Era berean, udalerriekin eta osasun zerbitzuekin dugun lankidetza estua azpimarratu nahi dugu, honela osasun arazo hauei disziplina-anitzeko erantzun bat eman ahal izateko.

1. 2017.eko urtarrilean hasi ginen Beasaingo udaletxearekin eta Cia-Alzheimer fundazioarekin lan egiten Goiz-Alzheimer proiektuan elkarlanean. Alzheimerrarekin eta dementziarekin zerikusi handia duen, narridura kognitiboaren determinatze azkarra egiteko eta, honela, gaixotasunaren eboluzioa atzeratzeko. Beasaingo 60 urte baino gehiagoko biztanleria osoa dago gonbidatua, eta aurretiko hitzordu batekin parte hartu daiteke.

2. Kirola, honen sozializazioa, batez ere adinduen artean, bizitza kalitatea eta osasuna hobetzeko tresna oso eraginkorra da. Honengatik, 4 proiektu ditugu arlo honetan:
Gure gaixoei ibilbide osasuntsuetan parte-hartu dezaten gomendatzen diegu. Ostegunero Beasaingo udalerriak antolatzen ditu hauek (Ondo Ibili, ondo izan) hainbat monitoreri eta herriko elkarteri, besteak beste Osasun-zentroak berari, esker. Honela sedentarismoari aurre egin eta gizatalde hauek sozializatuz.
Idiazabalek ere proiektu hau martxan jar dezan itxaroten gaude. Aurtengo bigarren hiruhilerako prest egotea espero dugu.
Osasun zentroan bertan 10-12 pertsonari zuzenduta dagoen talde tailer bat ospatuko da. Honen helburua gaixoaren etxean bertan egin litezkeen oinarrizko soinketak egitea da, bere ohituran sartu dezan.
Orain dela hiru hilabete hasi ginen polikiroldegiarekin parte-hartzen beste proiektu batean. Honetan, gaixo batzuei preskripzio fisikoa ematen zaie eta polikiroldegira zuzentzen ditugu, han kirolean teknikaria den norbaitek pertsonalki soinketa egiten lagundu diezaiten.

3. Tabakoa uzteko talde dinamika, sanitarioen lidergoarekin. Bigarren hiruhileko honetan aurrera eramango da. 5 talde saio izango dira erretzeari uztea erabaki duten baina erretzaileak diren gaixoei zuzenduta. Taldea motor eta terapia moduan funtzionatzen du, emaitza itxaropentsuak emanez. Osasun-zentroan bertan egiten da musu-truk.

4. Paziente aktiboen tailerra. Talde tailerra da, eta adinduei zuzendurikoa. Gaixoek beraiek zuzentzen dute, aurre-formakuntza jaso dutelarik. Otsailean hasi zen martxan, astean saio bat ospatuz, ondoz ondoko 7 astetan. Apirilean amaituko da. Oso harrera ona izan du, plaza guztiak beteaz.

5. 2. motako diabetikoei zuzenduriko talde tailerra. Hiru saio formatibo ospatzen dira, gaixotasunaren ezagutza, janarien garrantzia eta soinketaren garrantzia gaixotasuna kontrolatzeko orduan azpimarratuz.

Talde tailer guztiak osasun zentroan ospatzen dira eta musu-truk dira.

Data

02 Martxoa 2017

Kategoria

Gizarte eragileen ataria