Cáritasek egindako ekintzak (martxotik ekainera)

CÁRITAS

Gaztelania ikasketa tailerra: astean bi aldiz eskaintzen dira klase hauek, astelehen eta ostegunetan 10etatik 12tara Beasaingo Cáritas zentroan. Atzerritarrei dago zuzenduta, gazteleraren ulermena eta mintzamena hobetu dezaten, batez ere, eguneroko egoeretan erabili ahal izateko eta honela haien integrazio eta gizarteratzea errazteko.

Josketa tailerra: eskualdeko jende guztiari zuzentzen zaio ekintza hau. Helburua integrazio soziala gertatzea da, autoestimua hobetuz, balioak zabalduz eta josketa ekintzak eginez. Tailer hau Beasainen egongo da asteartero 10etatik 12etara.

Barazkigintza tailerra Beasaingo, Ordiziako eta Lazkaoko pertsona behartsuei dago zuzenduta, eta Lazkaoko CisterrekoMonjen baratzean egingo da. Astean bitan izango da, asteazken eta ostiralean, 9etatik 12etara. Tailer hau okupazio formakuntza bat da, eskualdean behar duten jendeari dago zuzenduta. 5 helburu ditu formakuntza honek: 1) Okupazio-terapia 2) Gaztelaniaren ikasketa eta hobekuntza 3) Gure gizartearen balioen barneraketa eta hobetzea 4) Barazkigintza ikastea eta barazkiak zaintzen ikastea 6) Elikadura (Hazitako guztia guztion artean banatzen da)

Beharra duten pertsonei harrera, entzute eta ongietorria eskualdeko herri ezberdinetan eskainiko zaie. Honela, haien beharrei era positibo batean erantzun ahal izateko haien ahaleginetan eta trebetasunak azpimarratuz. Astean behin egiten da.

Data

29 Ekaina 2017

Kategoria

Gizarte eragileen ataria