Nagusilanek burutzen dituen ekintzak

NAGUSILAN

NAGUSILAN ORDIZIA


San Jose zahar-etxean adinduei laguntzea Bataz beste 9 boluntario joaten dira astearte eta ostegunero Bingoan jolasteko eta bertakoekin koroan abesteko. Asteazken eta ostiraletan bi boluntario doaz mahai-joko ezberdinetan jolasteko.
• Gurearen eguneko zentroan laguntzea Astean zehar 10 pertsona hurbiltzen dira bertan daudenekin paseatzeko, eskulanak egiteko, jolasteko, bisitak egiteko etab.
• Goazen Ordizia Ostegunero bataz beste Nagusilaneko 9 boluntariok San Joseko, Gureako, eguneko zentroko eta herriko biztanleekin herritik paseatzen dira. Guztira, bataz beste, 100 bat pertsona biltzen dira, beste elkarteetako jendearekin batera.
• Goxara eguneko zentroa Asteazkenetan, asteroko merkatua dela eta, taxia ezin da erdialderaino iritsi. Hau dela eta, haien etxebizitzetatik eguneko zentrora eramaten dieten kotxe zerbitzua eskaintzen dute. Ostiraletan bingoan jolasteko garaian laguntzen diete.
• Elikagai banaketa hilero 5 boluntariok elikagaiak banatzen dizkiete Gizarte Zerbitzuen bitartez Ordiziako 105 familia ingururi.
• Etxera bidean laguntzea/paseoak behar dutenei, baina etxeraino nork lagundu ez dutenei laguntzea. Hauek Gizarte zerbitzuen bitartez egiten ditugu.
• Elikagai bilketa Ekaineko 2an eta 3an Gipuzkoako Elikagai Bankuak Ordiziako Eroskin elikagai bilketa egiteko laguntza eskatu ziguten. Ekintza arrakastatsua izan zen Nagusilaneko eta beste elkarteen boluntarioei esker, baita pertsona anonimoei esker.

 

NAGUSILAN BEASAIN
Irteerak:
• Asteartetako azokara irteera: Maiatzeko lehen astean hasi ginen, eguraldia ona baldin bada, Arangoiti zahar-etxeko eta Linatzeko eguneko zentroko 18 pertsonekin irteera antolatzen dugu gizarteratu daitezen eta azokaz disfrutatu dezaten
• Loinatzeko Basilikara irteera. Festa patronalekin bat eginez, 12 pertsona apuntatu ziren Basilikan ospatutako mezara joateko eta ondorengo erromerian parte-hartzeko. Gurutze Gorriko anbulantziekin egin zen leku aldaketa. Azken momentuan bertan behera utzi zen eguraldi txarra dela eta.
• Tippi-Tappa irteera. Ostegunero eguneko zentroko 12 pertsona inguru, gehiengoa gurpil-aulkiarekin, boluntarioekin paseatzera irteten dira.
• Salidas a la feria losmartes
Laguntzak :
Maiatzean 23 pertsona artatu ziren era indibidual batean bai Arangoitin, baita haien etxeetan ere. 10 zerbitzu puntual eskaini ziren bai Arangoitiko pertsonei baita Zumarrako anbulatorio eta ospitaleari. Nagusilaneko 24 boluntariok hartu zuten parte ekintza hauetan.

Aisialdia:
Astero Nagusilaneko boluntarioek Loinatzeko eta Arenaldeko Bingoak antolatzen dituzte. Beste talde batek, Arangoitiko arratsaldeak astean behin girotzen ditu haien kantuekin. Boluntarioek Beasaingo eta Ordiziako zentroak musikaz girotzen ditu baita ere. Nagusilanen eskutik egon ziren jotariak Zumarragan.
Elikagaia bilketa.
Nagusilan Beasainek maiatzeko Carrefourreko elikagai bilketa eta BMkoa ekainean antolatu ditu. Bilketan, Nagusilaneko boluntarioez gain, Arenalde, Caritas eta Idiazabal, Segura eta Zegamako boluntarioek hartu zuten parte. Guztira 42 boluntariok lagundu zuten.
Elikagaien banaketa.
Hileko azken ostegunetan Bergarako Elikagai Bankutik datozen elikagaiak banatzen dira 100 familia ingururi. Banaketa honetan Gurutze Gorriak, Caritasek eta Nagusilanek elkarrekin egiten dute lan, udaletxeko gizarte zerbitzuen gainbegiraketarekin.

Hitzaldia
Legorretako aste kulturalean Beasaingo Nagusilaneko koordinatzaileak Nagusilan eta honen aktibitateei buruzko mintzaldia eman zuen.
Beasain Lagunkoia
Beasaingo 3 boluntariok hartzen dute parte era aktibo batean Beasaingo Lagunkoiak lan-taldearen bileretan. Orain arte hamabost egunero egiten zen bilera hau, orain hilero egiten da. Aranealdek darama talde honen lidergoa, Asmube eta Gueskeren parte-hartzearekin eta Matia fundazioaren aholkularitza teknikoarekin.

 

ESKERRAK
Nagusilanek, Gipuzkoako Elikagai Bankuaren partetik, gehien behar dutenen egoera zaila ahal den neurrian hobetzea helburu duen “Elikagai Bilketa” honetan parte hartu duten guztiei eskerrak eman nahi dizkie. Guztira, 6.000 kilo inguru jaso ziren.
Era berean, EROSKIren laguntza eta eskainitako erraztasunak eskertzen dizkiegu.
Eta, nola ez, haien lanari esker bilketa hau posible egin duten elkarte eta boluntario guztiei : ESKERRIK ASKO DANORI.

 

Data

29 Ekaina 2017

Kategoria

Gizarte eragileen ataria