Goiekiren Gizarte Arloakiraileko Gizarte Batzordean aurkeztuko diren aurreikusitako proiektuetan aurrera egiten du.

Pioneras Aitzindariak

Goiekiren Gizarte arloak, erakunde ezberdinen diru-laguntzei esker dituen proiektuetan lan egiten duen bitartean, arlo honetan ohizkoak diren ekintzetan lan egiten jarraitzen du.

Honengatik, Gizarte Batzordea irailera atzeratzea erabaki da proiektuetan emandako aurrera pausoen ikuspegi zabalago bat eskaini ahal izateko. Hala ere, Gipuzkoako Diputatu Nagusiaren EtorkizunaEraikiz programaren testuinguruan kokatzen diren proiektuetan askoaurreratu dela esan. Konkretuki, industria eta teknologia lanetan berdintasunarekiko sentsibilizazioaren lan ildoetan aurreratu da gehien, eskoletako lanak youtubeko kanal honetan ikusi daitezkelarik: http://tinyurl.com/um7qqpo

Aurrera pauso asko eman diren beste proiektu bat gizartean baztertuak izateko arriskuan dauden pertsonak Goierriko gizartean eta lanetan barneratzea helburu duten bigizarteratze eta lantxertatze ibilbideren diseinua da.

Azpimarratu beharra dago proiektu guzti hauek eragileez berdinen arteko elkarlanari esker ari direla egiten: Goieki bera, Cáritas, Udaletxeak, Goierriko Eskola profesionalak, eskualdeko ikasketa zentroak, etab. Honek, berekabuz, arrakasta itzela suposatzen du.

 

Data

29 Ekaina 2017

Kategoria

Gizarte eragileen ataria