Ikastaroak Goierri Eskolan langabezian dauden pertsonentzat

Goierri eskola

Goierri Eskolak langabezia egoeran dauden pertsonei zuzendutako ikastaroetarako izen-emate epea zabaldu du. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak osotasunean diruz lagundutako ikastaroak dira eta plaza kopuru mugatua dute.

Hurrengo ikastaroek osatzen dute eskaintza:
1. Administrazio kudeaketarako jarduerak
• 2. mailako profesionaltasun ziurtagiria
• Iraupena: 800 ordu
• Hasiera data: 2017/10/09
• Amaiera data: 2018/05/29
• Zein egunetan: Al-As-Az-Og-Ot
2. Tresneria industrialaren mantentze eta muntatze mekanikoa
• 2. mailako profesionaltasun ziurtagiria
• Iraupena: 510 ordu
• Hasiera data: 2017/10/23
• Amaiera data: 2018/04/19
• Zein egunetan: Al-As-Az-Og-Ot
3. Oxigas bidezko soldadura eta mig/mag bidezko soldadura
• 2. mailako profesionaltasun ziurtagiria
• Iraupena: 560 ordu
• Hasiera data: 2017/10/16
• Amaiera data: 2018/04/26
• Zein egunetan: Al-As-Az-Og-Ot
4. Ibilgailuen pintura
• 2. mailako profesionaltasun ziurtagiria
• Iraupena: 460 ordu
• Hasiera data: 2017/11/06
• Amaiera data: 2018/05/25
• Zein egunetan: Al-As-Az-Og-Ot
5. Ikuskapenerako kontabilitate eta administrazio kudeaketa
• 3. mailako profesionaltasun ziurtagiria
• Iraupena: 550 ordu
• Hasiera data: 2017/11/13
• Amaiera data: 2018/05/25
• Zein egunetan: Al-As-Az-Og-Ot

 Ikastaro guztiak erdaraz emango dira. 

Informazio gehiago jasotzeko edo izena emateko Goierri Eskolara deitu beharko da, 943 880 062 telefono zenbakira Amaia Ajuriagatik galdetuz edota mezu bat idatzi Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera.
Halaber, Goierri Eskolako web orria bisitatu dezakezu: www.goierrieskola.eus

Data

02 Azaroa 2017

Kategoria

Gizarte eragileen ataria