Skip to main content

Nagusilanek burutzen bituen ekintzak

NAGUSILAN 1

Laguntzak:

12 pertsona artatu ziren era indibidual batean bai Arangoitin, baita haien etxeetan ere.

 

Aisialdia:

Astero Nagusilaneko boluntarioek Loinatzeko eta Arenaldeko Bingoak antolatzen dituzte. Beste talde batek, Arangoitiko arratsaldeak astean behin girotzen ditu haien kantuekin. Boluntarioek Beasaingo eta Ordiziako zentroak musikaz girotzen ditu baita ere..

 

Tippi-Tappa irteera.

Eguneko zentroko 10 pertsona inguru, gehiengoa gurpil-aulkiarekin, boluntarioekin paseatzera irteten dira.

 

Beasain Lagunkoia

Beasaingo 3 boluntariok hartzen dute parte era aktibo batean Beasaingo Lagunkoiak lan-taldearen bileretan.

 

Elikagaien banaketa.

Hileko azken ostegunetan Bergarako Elikagai Bankutik datozen elikagaiak banatzen dira 100 familia ingururi. Banaketa honetan Gurutze Gorriak, Caritasek eta Nagusilanek elkarrekin egiten dute lan, udaletxeko gizarte zerbitzuen gainbegiraketarekin.

 

Data

07 Martxoa 2018

Kategoria

Gizarte eragileen ataria

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00