Gizarte eragileen ataria

EtorkEraikizLanbide

Proiektu honek, laneratzeko aukera gutxien duten taldeetako baten gain jardungo da, hau da, marginalitatea edo gizarte-bazterkeriatik gertu dauden emakumezkoen kolektiboa. Honen helburua, formazio prozesu baten bidez, pertsona horiek prestatzea da, profesionaltasun ziurtagiri bat lortzeko aukera emanez, Lanbideren “Jantzi eta ehungintza eta larruzko artikuluen konponketak eta moldaketak” 1. mailako ziurtagiria eta Goierri inguruko enpresetan dagozkien praktikak.

CÁRITAS

Gaztelania ikasketa tailerra: astean bi aldiz eskaintzen dira klase hauek, astelehen eta ostegunetan 10etatik 12tara Beasaingo Cáritas zentroan. Atzerritarrei dago zuzenduta, gazteleraren ulermena eta mintzamena hobetu dezaten, batez ere, eguneroko egoeretan erabili ahal izateko eta honela haien integrazio eta gizarteratzea errazteko.