Gipuzkoako Lurralde Historikoan gizarte zerbitzuen eremuan diharduten irabazi asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateei zuzendutako diru-laguntzen
2016ko deialdia onartu da.
Gizarte arloa
Gizarte arloa
Genero indarkeriaren aurka jarduteko Goierriko protokoloa
2015 urtean zehar Goierrin genero indarkeriaren aurka jarduteko protokoloa landu zen, eta bailarako 18 udalerriez gain, genero indarkeria kasu baten aurrean inplikazio zuzena duten bailarako gainerako erakundeek ere izenpetu zuten. Orain protokolo honen jarraipena egiteko Koordinazio batzordea jarri da martxan. Otsailean ospatu den lehen saioan batzorde honen osaera, funtzionamendua eta jarraitu beharreko prozedurak zehaztu dira.
Abenduaren 10ean ospatuko da Goierriko Gizarte Kontseiluaren Saioa
Goierriko Gizarte Kontseilua berrabiarazteko helburuz abenduaren 10ean, osteguna, eguerdiko 12etan ospatuko da lehen saioa.
EAE-n esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak
Enplegu eta Gizarte Politiketako sailak Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntza programa abiarazi du, esku-hartze sozialeko jarduerak burutzen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeei bideraturiko bi diru-laguntza lerro zabalduz.
Eskualdeko Gizarte Kontseiluaren Indarberritzea
Goiekik historikoki landu izan ditu arlo sozialaren inguruko gaiak eta helburu horrekin zerbitzu eta tresna ezberdinak eskaini izan ditu. Krisi ekonomikoaren ondorioz izandako murrizketak direla medio ordea, azken urteetan, 2006. urtean abian jarri zen Eskualdeko Gizarte Kontseilua bertan behera utzi behar izan zuen Goiekik. Organo honen garrantzia kontuan izanik, 2015. urte honetan, eskualdeko Udaletxeek hartutako akordioz, Goiekiren baitan eskualde mailan Gizarte Arloa koordinatzeaz arduratuko den pertsona bat kontratatzea erabaki da, bere ardura nagusia Eskualdeko Gizarte Kontseilua berrabiarazi eta dinamizatzea izango delarik.