Formakuntza kurtso berriak ElkarEkin programa barruan
Lan egoera ahulean dauden pertsonen gizarteratzea eta laneratzea bultzatzen duen «elkar-EKIN Lanean» programapean, bi prestakuntza talde jarriko dira martxan urri hasieran.
Lan egoera ahulean dauden pertsonen gizarteratzea eta laneratzea bultzatzen duen «elkar-EKIN Lanean» programapean, bi prestakuntza talde jarriko dira martxan urri hasieran.
Enplegurako zailtasunak dituzten emakumeen enplegagarritasuna hobetzeko programa da Emaktiva.
Elkar Ekin programaren markoan, martxoan Emaktiva programa jarriko da martxan Goierrin eta izen emate epea irekita dago dagoeneko. Emaktiva emakumeentzat soilik bideratutako lan-aktibazioko programa da, enplegua bilatzen espezializatutako ibilbideak garatzeko, ikuspegi feministatik, eta ingurune komunitarioarekin eta euskal enpresekin sarean lan eginez.
Goiekiko arlo sozialetik, Goierrin dagoen langabezia murriztu eta enplegua sustatzeko helburuarekin azken urteetan dauden profilen arabera, ekintza lerro estrategiko desberdinak ari da garatzen eskualdeko eragileekin lankidetzan.
‘Gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbide integratuak, pertsonari egokituak: enpleguari buruzko prestakuntza’ proiektua jarri du martxan Goiekik, Goierriko Garapen Agentziak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzari esker eta eskualdeko hainbat eragilerekin elkarlanean.