Energia eta mugikortasuna. Etorkizuneko gakoak Goierrin.
“Energia eta mugikortasuna. Etorkizuneko gakoak Goierrin" erakusketa ibiltaria Goierriko udalerri ezberdinetan egongo da erakusgai udazken honetan zehar.
“Energia eta mugikortasuna. Etorkizuneko gakoak Goierrin" erakusketa ibiltaria Goierriko udalerri ezberdinetan egongo da erakusgai udazken honetan zehar.
Garapen, Euskadiko tokian tokiko erakundeek eratutako garapen-agentziak batzea du xede. Elkarte hau Erasmus + proiektu batean parte hartzen ari da, RESourCE izenekoa. Ekimen honen xedea herritarren artean hezkuntzarekin edo ingurumen-sentsibilizazioarekin loturiko esperientzien trukea bultzatzea da, garapen iraunkorrerako helburuen arabera. Horretarako, partzuergo bat sortu da iraunkortasun-arloetan eskarmentu zabala duten erakundeekin.
2019 urtean zehar, Goierriko Berrikuntza Gunean ibilgailu elektrikoen kargagailuak instalatzeko azterketa egin zen eta 2020an, martxoan zehatzago esateko, kargagailu horien instalazioa burutu zen.
Goierriko Energia Mahaiak 2021 urterako proposatutako ekintza planaren barruan, eskualdeko pobrezia energetikoaren azterketa egitea da ildoetako bat. Izan ere, hainbat arrazoi tarteko, azken aldian egoerak okerrera jo du, baina pobrezia energetikoa lehendik ere presente zegoen arazo bat da.
José Ignacio Asensio: «Hain beharrezkoa den trantsizio energetikoa gizarte gisa daukagun erronketako bat da; izan ere, klima-aldaketari aurre egiteko balio izateaz gain, hura da Gipuzkoako 62.000 etxeri baino gehiagori eragiten dien kalteberatasun energetikoa desagerrarazteko tresnarik onena».