Garapen jasangarria sustatzeko diru laguntzak

2 3

Ekainaren 14ean argitaratu zen Euskal herriko agintaritzaren aldizkari ofizialean 2018 urteko garapen jasangarria sustatzeko diru laguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia.

Diruz lagunduko diren lerroak hurrengoak izango dira:

  1. Lurzoru kutsatuak: Lurzoruaren kalitateari buruzko ikerlanak, prebentzioa eta lehengoratzea egiteko lanak sustatzen dituzten ekintzak.
  2. Klima-aldaketa: EAEn egoera arintzeko ekintzak (berotegi-efektuko gasen isurpen garbiak murrizteko ekintzak) eta egokitzeko ekintzak (klima-aldaketaren ondorioak murriztera bideratutako plangintza eta ekintzak).
  3. Natura-ondarea eta biodibertsitatea: EAEko dibertsitate biologiko eta geodibertsitateari eus¬teko eta berau leheneratzeko edo hobetzeko ekintzak.
  4. Ekonomia zirkularra: Hondakinak ez sortzeko, batik bat jakiak alferrik ez galtzeko eta biohon¬dakinak ez eragiteko ekintzak.
  5. Jasangarritasunerako hezkuntza: Eskolako 21 Agenda eta Tokiko 21 Agenda koordinatzea sustatzen duten ekintzak.

pdf Garapen jasangarria sustatzeko diru laguntzak 2018 (eus) (357 KB)

Data

20 Ekaina 2018

Kategoria

Ingurumena