Doako energia auditoretzak Goierriko merkatariendako

energia 3 2

Goiekik, eskualdeko garapen agentziak, Lazkaon, Ordizian eta Bareak merkatarien elkarteekin eta eskualdeko udaletxe guztiekin elkarlanean, doako energia ikuskaritzak egiteko aukera eskainiko die, kostuak aurrezte aldera, Goierriko eskualdeko merkatari guztiei. Izena emateko epea ostegunean amaituko da, hilak 15. Plazak mugatuak dira (izena emandako ordenaren arabera).

 

NORK HAR DEZAKE PARTE?
Eskualdeko merkatari guztiak.

ZER ESKAINTZEN DA?
Auditoretza hauen baitan, egungo egoeraren diagnostikoa eta energia arloan aurrezteko planak egingo dira.

KOSTUA
Zerbitzu hau guztiz DOAKOA izango da.

 

BALDINTZAK

• Erregaien eta energia elektrikoaren azken urte osoko fakturak izatea edo sarbide gakoa.
• Energia kontsumitzen duten aparailuen zerrenda edo garapenerako dokumentazioa.
• Azken hiru urteetan establezimenduan burutu diren hobekuntzak energiari dagokionean.

IZENA EMATEA
Izena emateko epea azaroaren 15ean itxiko da. Plaza mugatuak (izen-emate ordena errespetatuko da).

Izena emateko bidali mezua Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. epostara, ondoko informazioarekin:
• Enpresaren izena:
• Izena eta abizenak:
• Telefonoa: 

1

Data

12 Azaroa 2018

Kategoria

Ingurumena