Atzo eman zitzaion “Etorkizunerantz mugitzen gaituen energia” erakusketari hasiera.

IMG 1005

Geroz eta mundu globalagoan bizi gara, ekonomia hazten doa, munduko biztanleria ere bai eta honek energiaren kontsumoaren igoera dakarki eskutik hartuta. Hau horrela izanik, baliabide energetikoen erabilera eraginkorrago bat egitea izango da gizakiaren mende honetako erronka.

Horregatik, Goiekik, Ingurugela eta Berritzegunearekin batera, “Etorkizunerantz mugitzen gaituen energia” erakusketa antolatu du. Hausnarketa eta kontzientziazioa helburu dituen erakusketa. Erakusketa honetan, Beasaingo La Salle, Andramendi ikastola eta Beasain BHI eskoletako ikasleek “Goierri berpizten” erronkaren baitan aurkeztutako proiektuak egongo dira ikusgai, energiaren inguruko hainbat panelez gain.

Erakusketa Igartza jauregiko bigarren solairuan egongo da atzo hilak 10 hasi eta hilak 16, igandera arte. Astelehenetik ostiralera bisitatu nahi dutenentzat 18:00ak eta 20:00ak bitartean izango du aukera, eta larunbat eta igandean berriz, arratsaldeko ordutegiari goizekoa ere gehitu ahal izango zaio, 11:00etatik 14:00etara.

ANIMATU ETA ETOR ZAITEZTE IKUSTERA!

IMG 1022

IMG 0998

IMG 1009

IMG 1016

IMG 1020

Data

11 Ekaina 2019

Kategoria

Ingurumena