reactivatemas construyamos un futuro sostenible 2 1

Berraktibatu+ Etxean ekimena iritsi da Gipuzkoara, herritarrak ingurumen jasangarritasunean murgiltzeko egitasmo hau 2030 Agendako Garapen Iraunkorreko Helburuekin (GIH) bat dator.

Global Action Plan (GAP) izeneko nazioarteko ONG-aren ekimen hau Gipuzkoara iritsi da Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuaren eta Naturklimaren finantzazioari esker eta Aranzadi Zientzia elkartearen lankidetzari esker.

Programa honek herritarren bizi-ohiturak aldatzeko eta herritarrak lurraldearen iraunkortasunaren aurrerapausoetan inplikatzea du helburu. Ohitura-aldaketa bat Gipuzkoako etxeetara zabaltzea, familiei ingurumenean eragina murrizten lagunduz.

Bilatzen dena, Goierri eskualdeko enpresetako langileek programaren web orrian izena eman eta euren etxebizitzetan ingurumenarekiko kontzientzia lantzea da. Behin erregistratuta, plataformak, galdetegi laburren bidez, erabiltzailearen eguneroko jardueren jasangarritasuna neurtzen du (4 fasetan zehar), eta jarduera horien efektu negatiboa txikituko duten ekintza sinple batzuk proposatzen ditu.

Izen-ematea oso erraza da: www.reactivatemas.eus orrialdean sartu, BERRAKTIBATU+ sakatu eta datuak bete.