Goierriko 2021eko lehen Energia Mahaia gauzatu da

Goierriko 2021eko lehen Energia Mahaia gauzatu da

2017 urtean zehar Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntzei esker Goierriko energia plana (2018-2025) garatu zen. Urtero, energia plana gauzatuz joan gara eta momentu honetan, hasierako plana errebisatzeko garaia dela pentsatzen dugu hainbat arrazoiengatik;

Udal eta gizartearen egoera orokorrean asko aldatu delako, Covid-19 pandemiak ekarri duen krisi sozio ekonomikoa, e.a. Udalen aldetik prozesu honetan parte hartzeko prest azaldu dira eta 2021 urtea energia planaren hausnarketa gauzatzeko erabiliko da besteak beste.

Gainera, pandemiaren eraginez kolektibo gehiago daude zaurgarritasun energetiko egoeran eta ondorioz, pobrezia energetikoaren inguruko azterketa bat egin nahi da Goierri eskualdean.


Hausnarketa hauez gain, ondorengo ekintza plana proposatzen du Goierriko Energia Mahaiak 2021 urterako:


1.- Energia eta mugikortasuna; klima aldaketari aurre egiteko elementu gakoak. Ekintza honen helburua BEG isurpenak murrizteko herritarrek egunerokotasunean energia eta mugikortasunaren alorrean hartu ditzaketen ohiturak ezagutarazi eta sustatzea da. Horretarako 8-9 panelez osatutako erakusketa ibiltaria egingo da Goierriko herrietan barrena. Teknikari/hezitzaile bat egongo da sortzen diren zalantzak argituz. Lan hauek LAIA Ingurumen Zerbitzuak eramango ditu aurrera.


2.- Goierriko Energia Planaren eguneraketa. Hasieran aipatu den bezala, 2018-2025eko Goierriko Plan Energetikoaren ebaluaketa eta eguneraketa plangintza gauzatzea da asmoa. Hiru fasetan egingo da; Estrategiaren ebaluaketa, Energia Planaren moldaketa eta Azken Txostena non aurreko bi faseetan ateratako ondorioak jasoko dituen Birzitek Engineering kontsultoreak.


3.- Goierri Eskualdean pobrezia energetikoaren inguruko azterketa. Azterketa hau gauzatzeko bi kontsumo tipo aztertu beharko ditugu. Goiener elkartea eta H-Eneak gauzatuko dute proiektu hau.


4.- Goierri eskualdeko udaletan energiaren monitorizazioa lortzeko plataforma digital baten ezarpena aztertu. Goierriko udalerriek energia-hornidurak kontrolatzeko eta kudeatzeko tresna bat izateko beharra ikusten dute, bai eta honen monitorizazioa ere. Plataforma informatiko baten ezarpena bultzatuko da, AIZKORPE enpresaren zerbitzuak kontratatuko dira.


2021ean 2017. urtean sortutako Goierriko energia mahaia dinamizatzen jarraitzea erabaki da. Horretarako urtean zehar hiru mahai energetiko antolatuko direlarik. Lehenengoa maiatzak 20ean ospatu zen. Mahai hauetan eskualdeko 18 udalak eta Goiekik parte hartuko dute. 


Ekin eta egin!

Data

02 Ekaina 2021

Kategoria

Ingurumena