Ibilgailu elektrikoen kargagailuen erabilpena

Ibilgailu elektrikoen kargagailuen erabilpena

2019 urtean zehar, Goierriko Berrikuntza Gunean ibilgailu elektrikoen kargagailuak instalatzeko azterketa egin zen eta 2020an, martxoan zehatzago esateko, kargagailu horien instalazioa burutu zen.


2020 urtean zehar hainbat izan ziren Berrikuntza Guneko kargagailuetan egin ziren kargak. Jarraian, hori erakusten duen grafika batzuk azaltzen dira:

consumo acumulado de los puntos de recarga 12 20.jpg

Goiko grafikan ikusten den bezala, puntuak instalatu eta denbora pasatuz joan ahala, karga kopuruak gora egin zuen. Gainera, kontutan hartzekoa da martxoan konfinamendua hasi zela eta ekaina arte iraun zuela. Horren erreflexua grafikoan ere ikusten da. Abenduaren 31rarte 41 izan ziren 2020ean burutu ziren kargak.

2020 urteko kargen kontsumoa adierazten duen grafika azaltzen da:

consumo de los puntos de recarga seleccionados 12 20.jpg

Urte amaiera aldera izan ziren karga bolumen gehien izan zuten egunak. Lehen aipatu den bezala, denbora pasa ahala egin ziren ezagunak puntu hauek eta horri geroz eta auto elektriko gehiago daudela gehitu behar zaio. 2020ko abenduan goranzko joerak jarraituko zuela aurreikusten zen eta horrela izan da.

2021eko lehenengo sei hilabeteetan, urtarrilak 1etik ekainaren 30era, 201 karga egin dira, beraz aurreikusitakoa bete da. Karga elektriko hauek gorakada handia jo dute, kotxe elektriko gehiago daudela eta kargagailuen puntua ezaguna egiten hari dela ondorioztatzen da.

Batez beste 4 ordu egon da auto bakoitza kargagailura konektaturik, eta batez beste 20kWh-ko kargak burutu dira. Kargagailu hauek auto zein moto elektrikoentzat balio dute.

Jarraian 2021 urteko erabileraren joerak adierazten dituzten bi grafiko adierazten dira:

consumo acumulado de los puntos de recarga 06 21

 

consumo de los puntos de recarga seleccionados

Data

02 Iraila 2021

Kategoria

Ingurumena