RESourCE taldearen bisita Goierrin
Garapen, Euskadiko tokian tokiko erakundeek eratutako garapen-agentziak batzea du xede. Elkarte hau Erasmus + proiektu batean parte hartzen ari da, RESourCE izenekoa. Ekimen honen xedea herritarren artean hezkuntzarekin edo ingurumen-sentsibilizazioarekin loturiko esperientzien trukea bultzatzea da, garapen iraunkorrerako helburuen arabera. Horretarako, partzuergo bat sortu da iraunkortasun-arloetan eskarmentu zabala duten erakundeekin.
RESourCEk lau azterketa-bisita egitea aurreikusten zuen, eremu horietako esperientziak bertatik bertara ezagutzeko, batetik, eta partzuergoa osatzen duten erakundeak erabiltzen ari diren esperientzia nahiz material interesgarriak biltzeko, bestetik. Aurreikusitako azterketa-bisita horietako bat Goierriko eskualdea zen eta aste honetan izan ditugu bisitan.
Gaur, urriak 6, Goierriko Energia Mahaia Ordiziako D’elikatuz Interpretazio Zentroan bildu da RESourCE-ko kideekin batera. Bertan, Goierriko Energia Mahaia zertan datzan azaldu, lan ildoak kontatu eta plan estrategikoaren garapen eta exekuzioaren dinamikak erakutsi zaizkie.
Hainbat herrialdeetako, Hungria, Israel, Alemania eta Italia besteak beste, pertsonez osatzen den talde honek, RESourCE, Goierriko Energia Mahaiaren kide eta dinamikak ezagutzeaz gain, Goierriko hainbat toki ezagutu ditu. Horien artean, Goierrin pasatu dituzten bi egunetan Segurako ONDARRE Gaztandegia eta Ordiziko Azoka, pintxoa barne, gozatu dituzte. Goiener erakundearekin ere elkartu dira.
Segurako ONDARRE Gaztandegian.
Segurako ONDARRE Gaztandegian.
Iker Galparsoro, Goiekiko Zuzendaria eta Leire Garmendia, Laia Ingurumen Zerbitzutik, Goierriko Energia Planaren inguruan azalpenak ematen Ordiziako D'Elikatuz Zentroan.