Pasa den maiatzaren 23an Gipuzkoako Foru Aldundiak, Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Depertamendua, eta Goiekiren arteko lankidetza hitzarmena sinatu zen jasangarritasun energetikoaren arloan eskualdeko plangintza eta ekintzak bultzatzeko helburuarekin.


Gipuzkoako Foru Aldundia, Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuaren bidez, azken urteotan prebentzioko eta eraldatzeko neurrien diseinuan eta ezarpenean lan egiten ari da, energia zaurgarritasunaren eta pobreziaren eraginak arintzeko helburuarekin, energia oinarrizko ondasuna denaren premisatik abiatuta eta kontuan hartuta lurraldeko pertsona guztiek eskubidea izan behako luketela egungo eredu energetikoak onartzen ez dituen beste baldintza batzuetan energia hori eskuratzeko.

Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak garbi izan du beti oraingo sistema energetikoa osatzen duten elementuak aldatzeko eta karbono-urriko energia-eredura trantsizioa bultzatzeko, tokiko-eskualdeko ekintza planora jaitsi behar dela.

Zentzu horretan, jarduera hori Ingurumen Departamentuak aspaldidanik egiten ari den lanaren jarraipena da, izan ere, denbora luzea darama lanean udal eta eskualdeko erakundeekin batera. Bere aldetik, Goiekik baterako ekintza-plano horren parte da, eta hasiera batetik ber gain hartu zuen Goierriko Energiaren Eskualde Mahaiaren esparruan, eskualde mailako energia ekintzak bultzatzea eta koordinatzea. Mahai hori Goierri eskualdeko 18 udalek, Goieki eskualdeko garapren agentziak eta beste hainbat eragileek osatzen dute.

Maiatzaren 23an sinatu den hitzarmenak bi urteko ekintza plana jasotzen du (2022-2023) eta bertan garatuko diren ekintza esanguratsuenak honako hauek dira:

1. Goierri eskualdean energia bulegoaren azterketa.
2. Pobrezia energetiko gaietan udalei aholkularitza zerbitzua.
3. Formakuntza eta sentsibilizazio saioak eskualdeko energia trantsizio prozesuan.