Gazte-enplegua klima-aldaketan eta trantsizio energetikoa tokiko administrazioan

Gazte-enplegua klima-aldaketan eta trantsizio energetikoa tokiko administrazioan

Lehen Esperientzia Administrazio Publikoan Programaren helburua hezkuntza formala amaitu duten gazte langabeei administrazio publikoetan lehen lan-esperientzia eskaintzea da. Programa hori Europar Batasunak finantzatutako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan dago.

Programa horrekin batera, Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuak, Novia Salcedo Fundazioak, Ihobek – Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak eta EEE – Energiaren Euskal Erakundeak klima-aldaketari eta trantsizio energetikoari buruzko prestakuntza-programa bat jarri dute abian, gazteak gaitzeko eta euskal udalerriek trantsizio energetikoarekin eta klima-aldaketarekin lotutako erronkei aurre egin diezaieten errazteko.

Programa honen laguntzarekin, tokiko administrazioan klima-aldaketa eta trantsizio energetikoko teknikari bat kontratatu ahal izan da, Sara Irastorza. Praktikaldiko kontratua izango da, eta 12 hilabeteko iraupena izango du.

Aipatutako prestakuntza-planerako, EEEk eta Ihobek 60 orduko prestakuntza-plana egin dute. Klima-aldaketaren eta trantsizio energetikoaren Teknikariak programa horretan parte hartuko du kontratatutako gainerako teknikariekin batera, trantsizio energetikoaren eta klima-aldaketaren arloko prestakuntza jasoz.

Kontratatutako pertsonak honako zeregin hauek izango ditu:

  • Goierriko energia-planeko ekintzak garatzen laguntzea.
  • Eskualdeko udalen egoeraren diagnostikoa egitea trantsizio energetikoaren eta klima-aldaketaren gaietan.
  • Eskualdeko energia-bulegoan laguntzea. Energia-kontsumoaren murrizketari buruzko aholkularitza, laguntzen informazioa eta abar.

Data

11 Maiatza 2023

Kategoria

Ingurumena