12 milioi euroko laguntzak emango dira sektore estrategikoetan efizientzia eta energia berriztagarriak ezartzeko

 

Energia berriztagarriak 800

Energiaren Euskal Erakundeak –Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren mendeko Eusko Jaurlaritzaren energia-agentziak– 2015eko maiatzetik irailera bitarte 11 laguntza-programa jarriko ditu abian energia aurrezteko inbertsioak eta proiektuak ez ezik, energia berriztagarrien inbertsioak eta proiektuak ere babesteko.

Interes berezikoak dira sektore industrialak, garraioa, hirugarren sektorea, Administrazio Publikoak eta biomasa, eguzki-energia termikoa eta geotermia aprobetxatzeko teknologiak:

• Aurreikusten da 40.000 tep-etik (petrolio-tona baliokideak) gorako energia-aurrezpena lortuko dela, 66.000 etxebizitzaren energia-kontsumoaren baliokidea; horrek esan nahi du Euskadiko energia-eskaria % 0,6 murriztuko dela.

• Sektore eta teknologia bakoitzerako aurreikusitako partida guztiak 2015eko ekitaldian erabakiko dira hiru fasetan.

• Euskadirako estrategikoa den industria sektoreak bere partida izango du energia-eraginkortasuneko hobekuntzak eta iturri berriztagarriak (eguzki-energia termikoa eta geotermia, esaterako) ezartzeko.

• Interes bereziko teknologiek (biomasa-galdarak, adibidez) 750.000 euroko zuzkidura espezifikoa izango dute; Euskadin marjina handia dago iturri berriztagarri horren erabilera areagotzeko eta Europako iparraldeko mailen antzeko mailak lortzeko.

• Garraioaren sektoreak milioi bat euroko zenbatekoa du ibilgailu elektrikoak edo gas-ibilgailuak erosteko, baita ibilgailu horiek kargatzeko puntuak jartzeko ere.

 

Sektorea 

Proposatutako jardunak

Zuzkidura (€)

Hasiera-data

Industria

Energia-eraginkortasunean eta energia berriztagarrietan inbertsioak egiteko laguntzak.

3.000.000

Maiatza

Garraioa 

 Garraioan eta mugikortasun efizientean inbertsioak egiteko laguntzak. 

 

1.000.000 

 

Maiatza

Hirugarren sektorea 

 Energia-eraginkortasunean eta nergia berriztagarrien erabileran inbertsioak egiteko laguntzak.

 

2.000.000

 

Maiatza

 

Administrazio Publikoak

 

 Energia-eraginkortasunean eta energia berriztagarrien erabileran inbertsioak egiteko laguntzak.

 

 1.500.000 

 

Maiatza

 

Beste jardun batzuk

 

 

  

 Biomasaren energia aprobetxatzeko instalazioetan (galdarak) inbertsioak egiteko laguntzak

 

750.000

 

Maiatza

Energia Zerbitzuetako Enpresen bitartez inbertsioak egiteko laguntzak.

 

750.000 

 

Maiatza

 Elektrizitatea sortzeko energia berriztagarrien instalazioetan inbertsioak egiteko laguntzak

 

250.000

 

Maiatza

 Bizitegi-sektorean instalazio elektrikoak berritzeko inbertsioak egiteko laguntzak. 

 

250.000

 

Maiatza

Itsasoko energia-teknologia berriztagarriak erakusteko eta balioztatzeko inbertsioak egiteko laguntzak.

500.000

Uztaila


 
Informazio gehiago: Laguntza programak 2015

 
Iturria: Energiaren Euskal Erakundea 21/05/2015

Data

25 Maiatza 2015

Kategoria

Ingurumena