la comarca del goierri

Eusko jaurlaritzako ingurumen eta lurralde politika sailak 2015eko uztailaren 22ko aginduaren bitartez Paisaiarako Ekintza Planak prestatzeko oinarri arautzaileak eta Euskal Autonomia Erkidegoko udalentzako diru-laguntzak emateko deialdia argitaratu du. Eskaerak aurkezteko epea zabalik egongo da irailaren 21era arte.

Paisaiarako ekintza plana paisaiaren kudeaketan eta antolamenduan esku-hartzeko tresna moduan erabiltzen da. Diru laguntzaren betekizunen arabera planak hurrengo edukiak izan beharko ditu:

a) Diagnostikoa. Paisaiaren eta paisaia-dinamiken analisia.

b) Lortu nahi diren paisaia-kalitatearen helburuak.

c) Ekintzak definitzea. Jarduketa-programa.

Diru-laguntzaren zenbatekoa ez da izango gastuen %90 baino gehiago; eta inoiz ez 30000€ baino gehiago jarduera bakoitzeko.

Paisaiarako ekintza plana