Ingurumena 1

“Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburordetzak eguneratu eta hobetu du “Hondakin Arriskutsuak Minimizatzeko Azterlanak” egiteko tresna. Hondakinei buruzko 22/2011 Legearen arabera, urtean 10 tona hondakin-arriskutsu baino gehiago sistematikoki sortzen dituzten enpresak behartuta daude azterlan horiek egitera.”

Tresna berria Excel formatuan eginda dago, aplikaziorako gida erraz batez lagunduta, eta helburu bikoitza du: alde batetik, agintaritza aginpidedunari lau urtetik behin helarazi behar zaion Hondakinen Minimizazioari buruzko Azterlana egiteko prozesua erraztea; eta, bestetik, enpresaren ingurumen-errendimendua optimizatzea, horrek eskaintzen dion ingurumen-jarraipen optimoari esker. Horregatik, tresna erabiltzen duten pertsonek bi aukera izango dituzte: bata, osoko bertsio bat erabiltzea urtean, barne-erabilerarako; edo oinarrizko bertsio bat erabiltzea, komeni zaienaren arabera eta erakundearen interesekin bat etorrita.

Hondakin Arriskutsuen Minimizazioari buruzko Azterlanak Euskadiko bostehun enpresa inguruk bete behar dituzte lau urtetik behin. Horien helburua da sortutako hondakinen kantitatea eta beren toxikotasuna murriztea.

Horrez gain, Ingurumen Sailburuordetzak betekizun administratiboa osatzen du alor horretako jardunbide egokien transferentzia eta hedakuntza Euskadiko industrien artean bultzatzen duten jarduerekin. Horri begira, bere komunikazio-kanalen bidez, aldizka argitaratzen ditu euskal enpresen hondakin arriskutsuak minimizatzeko kasu praktikoak . Orobat, jardunbide egokien transferentziarako lan-bilerak eta jardunaldiak egiten ditu, ekoizpen prozesuak eta hondakinen minimizazioa hobetzeko.

Informazio gehiago