EUSKO JAURLARITZAK 2 MILIOI EURO INGURU BIDERATUKO DITU ENPRESEN ETA ETEEN INGURUMEN-HOBEKUNTZARA

Ingurumena 4

“Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak ia bi milioi euro bideratuko ditu Euskadiko enpresek eta ETEek 2015ean egindako ingurumen-hobekuntzako ekintzak diruz laguntzeko. Aurreko laguntza-deialdiaren aldean, milioi eta erdi euro gehiago bideratuko dira. Proiektuak finantzatzeko eskaerak modu telematikoan egin ahal izango dituzte enpresek 2016ko otsailaren 4ra arte.”

Diruz lagunduko diren proiektuek, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak abenduaren 22an argitaratuko duen aginduan jasotako betekizunen arabera, Europar Batasunak ingurumena babesteko ezarritako neurriak baino zorrotzagoak beteko dituzte edo Batasunak arautu gabeko arloen ingurumen-babesa areagotuko dute.

Esaterako, burdin-galdaketen moldekatze-hareak eta finak fabrikan berroneratzeko ekipamenduak erostea eta/edo hirugarrenek birziklatzea lagunduko da diruz, galdaketa-prozesuan edo bestelako ekoizpen-prozesuetan berriz sartzea kontuan hartuta. Laguntzak jasoko dituzte, halaber, oregintza eta papergintzako lohiak eta zelulosa-zuntzak gutxitzea, berroneratzea edo balioztatzea errazteko ekipamenduengatik.

Ingurumen-ikerlanen atalean, aipatutako aginduak diruz lagunduko ditu «eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak baliozkotzeko instalazioetatik eratorritako agregakin birziklatuen balizko aplikazioen gaineko ikerlanak», hala nola «zabortegirako edo balio ekonomiko eskaseko erabileretarako plastikozko eta kautxuzko hondakinen (itsasketa-sektorea, hiri-altzariak, motelgailuak, produktu berriak fabrikatzeko piezen estrusioa, etab.) erabilera aurreratuak eta baliozkoak» sustatzen dituztenak.
Bestalde, ETEek «ingurumenaren arloan kanpo-aholkularitzako zerbitzuen kanpo kostuak» finantzatzeko diru-laguntzak eskatu ahal izango dituzte, zehazki, «Ingurumen Kudeaketako Europako Sistemaren Erregistroan (EMAS) inskribatzeko, aurretiazko kontsultoretza eta ziurtatze-erakundearen kostuak» finantzatzeko, hala nola inskripzioa berritzeko.

Era berean, «UNE-EN ISO 14006 Ekodiseinu Araua, ekoetiketak (I. edo III. motakoak) edota karbono-aztarna ezartzeko eta ziurtatzeko laguntza» ekonomikoa emango da.
Hondakin-planei dagokienez, «Eraikuntza- eta/edo birgaikuntza-lanetan eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak kudeatzeko planak» eta «Metalaren eraldaketaren, plastikoaren eraldaketaren, produktu metalikoen eta makineriaren sektoreetarako hondakinak prebenitzeko planak» idaztea lagunduko da diruz. Ekoscan metodologia baliatu beharko da horiek idazteko, Ihobe sozietate publikoaren webgunean eskura dagoena.
Azkenik, kutsatutako lurzoruak lehengoratzeko laguntzak xedatu dira, zehazki, jarduera kutsagarriak egin diren orubeetako lurzoruaren kalitate-adierazpenak egiteko, kutsaduraren erantzulea ezin identifikatu daitekeenean.
Ingurumena babesteko enpresentzako diru-laguntzen deialdi berri honen aurrekontu-hornidura, guztira, 1.945.000 eurokoa da. Horietatik 1.155.000 euro prozedura arruntaren bidez esleitutako proiektuetara bideratuko dira eta 790.000 euro, berriz, prozedura sinplifikatuaren bidez esleitutako proiektuetara.

Eskabideak aurkezteko epea 2016ko otsailaren 4an amaituko daserá de un mes, a partir del día siguiente al de la publicación de la presente Orden en el Boletín Oficial del País Vasco. Eskabideak modu telematikoan aurkeztu behar dira, Eusko Jaurlaritzaren web-guneko atal honetan: http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus/r49-803x/es/?searchGUID=r01k5BD47E44559693C1F4F061BC884D71E60FF451DF&newContext=contextNew. Bertan topatuko dituzue eskabide-inprimakia, erantzukizun-adierazpenaren eredu bat, inprimaki-ereduak eta eskabideak modu telematikoan aurkeztea errazteko behar beste informazio.

INFORMAZIO GEHIAGO

Data

07 Urtarrila 2016

Kategoria

Ingurumena