EKODISEINUKO PROIEKTUAK GARATZEKO DIRU-LAGUNTZAK

Ingurumena 7 Ekodiseinua

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak bultzatu nahi du ingurumen-inpaktua beren bizi-ziklo osoan murrizten duten produktu eta zerbitzuen komertzializazioa. Helburu horrekin, ekodiseinuko proiektuak egiteko laguntzetarako deialdi bat egin du. Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) kofinantzatutako deialdia 60 mila euroko diru-zuzkidura du. Laguntzen eskaria aurkezteko epea 2016ko maiatzaren 3an bukatuko da.

Ingurumen-laguntzetarako deialdi berri hau ondoren adierazitako sektoreetako balio-kateetako ETEeizuzentzen zaie lehentasunez, baina ez modu esklusiboan: garraioa (automobilgintza, trenbidea, aeronautikoa, itsasokoa); energetikoa eta berriztagarriak; ekipo osagarriak, makineria eta makina-erreminta; elektrikoa – elektronikoa; ingurumen-teknologien fabrikazioa; habitata, altzariak eta ontzikiak. Baldintza da ekodiseinuko proiektu bati aurreneko aldiz heltzea.

Diruz lagundu daitezkeen proiektuak aukeratzeko baloratuko diren irizpideen artean, honako hauek dira azpimarratzekoak: berrikuntza maila (ekodiseinatuko den produktu/zerbitzuaren kategoria, eta bizi-ziklotik hobetu nahi diren faseak); murriztu daitekeen ingurumen-inpaktuaren gradua; enpresaren lehiakortasunari egiten zaion ekarpena; enpresaren tamaina eta sektorea; eta balio-katea proiektuan integratzea.

Laguntza hauek eskura dezaketen proiektuak erakundearen laguntza-eskaria aurkeztu eta gero hasten direnak izango dira soilik. Aukeratzen diren proiektuek gehienez 12 mila euroko laguntza eskuratu ahal izango dute.

pdf PROYECTOS DE ECODISEÑO 2016

Data

09 Martxoa 2016

Kategoria

Ingurumena